23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S C A N T E

Aurrekontuetako aldaketak hasiera batez onetsirik

Cascanteko Udalak, 2000ko abenduaren 29ko osoko bilkuran, aurrekontua aldatzeko 5/00 espedientea hasiera batez onestea erabaki zuen.

Espediente hori Herriko Etxeko idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, auzoek edo interesatuek, espedientea aztertu ondoren, bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, aldaketa horiek behin betikoz onetsiko dira.

Aditzera ematen da, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214.2 eta 202. artikuluetan xedaturikoa betetzko.

Cascanten, bi mila eta bateko urtarrilaren bian. Alkate udalburua, Jesús García Barea.

Iragarkiaren kodea: A0100897