23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

84/2001 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Zerga Ogasuneko Errenta eta Ondare Atalerako denetariko altzari eta tresnak lau lotetan erosi eta paratzeko espedientea onetsi eta prozedura irekiaren bidez esleitzeko lehiaketari ekiteko agindua ematen duena.

1.-Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ekonomi eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea izapidatu duen egoitza: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espediente zenbakia: 10/2001.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Nafarroako Zerga Ogasuneko Errenta eta Ondare Atalerako denetariko altzari eta tresnak lau lotetan erosi eta paratzea.

b) Zenbat unitate:

c) Zenbat lote eta loteen araberako banaketa: lau.

1. lotea: altzariak eta osagarriak.

2. lotea: aulkiak.

3. lotea: artxiboko apalategiak.

4. lotea: itxaronaldia kudeatzeko sistema kordaduna.

d) Emateko tokia: Errenta eta Ondare Ataleko bulegoak, Monjardin kaleko 3ko behea. Burlatako eta Barañaingo bulegoak.

e) Emateko epea: gehienez ere 2001eko apirilaren 17a arte.

3.-Izapidaketa, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidaketa: presakoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.-Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko osoa: 29.000.000 pezeta (174.293,51 euro), BEZa barne.

1. lotea: altzariak eta osagarriak, 14.000.000 pezeta (84.141,69 euro).

2. lotea: aulkiak, 5.500.000 pezeta (33.055,66 euro).

3. lotea: artxiboko apalategiak, 3.500.000 pezeta (21.035,42 euro).

4. lotea: itxaronaldia kudeatzeko sistema kordaduna (36.060,72 euro).

5.-Bermeak: baldintza pleguan eskatutakoak.

Ez da behin-behineko bermerik eskatzen.

6.-Dokumentazioa eta argibideak nola jaso:

a) Entitatea: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

b) Helbidea: Nafarroako Gorteen kalea, 5, 5.a eskuina.

c) Herria eta posta kodea: Iruña, 31002.

d) Telefonoa: 948-427234-5.

e) Telefaxa: 948-421370.

f) Dokumentazioa eta argibideak jasotzeko mugaeguna: aurkezteko epea bukatzen den eguna.

7.-Kontratistaren berariazko betebeharrak: baldintza pleguan eskatutakoak.

8.-Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamalaugarren egun naturaleko 14:30ak arte.

b) Aurkezteko tokia: Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Erregistroa (Karlos III.a etorbidea, 4, 31002 Iruña).

c) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza pleguan azaltzen direnak.

d) Eskaintzaren indarraldia: hiru hilabete.

e) Ez da aldaerarik onartzen.

9.-Eskaintzak irekitzeko tokia eta egun-orduak.

a) Entitatea: Kontratazio eta Aseguruen Ataleko bulegoak.

b) Helbidea: Nafarroako Gorteen kaleko 5eko 5-eskuina.

c) Herria eta posta kodea: Iruña, 31002.

d) Eguna: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hamargarren egun naturala.

e) Ordua: 12:00.

10.-Bestelako argibideak.

11.-Iragarkien gastuak esleipen-hartzailearen kontura dira.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hamaseian.-Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: A0101691