23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S C A N T E

Aurrekontua aldatzeko 2/00 espedientea behin betikoz onetsirik

Aurrekontua aldatzeko 2/00 espedientea jendaurrean egon da, baina ez da erreklamaziorik aurkeztu. Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 202.1 artikuluan xedaturikoaren arabera, espediente hori behin betikoz onetsi da.

Foru Legeko 202.2 artikuluan xedaturiko ondorioetarako, aldaketak laburturik argitaratzen dira:

Kreditu bereziak:

121-623 kontusaila, "Aluminiozko trenkaden erosketa": 725.000 pezeta.

311-200 kontusaila, "Lokalaren alokairua": 725.000 pezeta.

121-223 kontusaila, "Garraio zerbitzuak (udal bulegoen aldaira)": 500.000 pezeta.

4512-62200 kontusaila, "Kultur etxeko obrak": 1.340.000 pezeta.

4511-62200 kontusaila, "Liburutegiko obrak": 3.500.000 pezeta.

Kreditu berezi horiek "Herriko Etxeko obrak" izeneko 121-62201 kontusailetik 6.000.000 pezeta transferituz pagatuko dira eta gainerakoa, 790.000 pezeta, diruzaintzako gerakinekin.

Cascanten, bi mila eta bateko urtarrilaren bian. Alkate udalburua, Jesús García Barea.

Iragarkiaren kodea: A0100894