23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S C A N T E

E D I K T U A

Cascanteko Udalak, 2000ko urriaren 31ko osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen:

"Pablo Cascán Hernández jaunari entzutea eman zaio, 2000ko abuztuaren 25eko osoko bilkuran harturiko erabakiaren bidez ezarririko prozeduran, baina interesatua ez da agertu prozedura horretan.

Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legeko 112g) artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legeko 140. artikuluan xedaturikoarekin bat, osoko bilkurak, aho batez, erabaki du:

a) Cascanteko Udalak eta Pablo Cascán Hernández jaunak 1997ko apirilaren 9an izenpeturiko kontratua iraungitzat jotzea. Kontratu horretan hitzartu zen Pablo Cascán Hernández jaunari 13. poligonoko 3. lurzatia, Corralizas parajean, erabiltzeko baimena ematea, zezenen suhartasuna neurtzeko abeltegi bat paratzeko.

b) Pablo Cascán Hernández jaunak 13. poligonoko 3. lurzatia, Corralizas parajean, erabiltzeko zeukan eskubidea iraungitzat jotzea.

c) Interesatuari eskatzea, gehienez ere hilabeteko epean, abeltegitik alde egin dezala. Ohartarazten zaio, epe horretan alde egiten ez badu, Udalak berak kanporatuko duela, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 67. eta hurrengo artikuluetan xedaturikoarekin bat.

Aditzera ematen dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan. Erabaki haren aurka, aukeran, ondoren aipatzen diren errekurtsoetariko bat paratzen ahalko da:

1. Berraztertze errekurtsoa egintza egin zuen organoari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien epaitegi edo sailari zuendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, edo

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Cascanten, bi mila eta bateko urtarrilaren hamabostean. Alkate udalburua, Jesús García Barea. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0100893