23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

Zehapenaren jakinarazpena

Ezin izan dira jakinarazi ondoren datozen zehapenak, animalien babesari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legea hausteagatik ezarri direnak. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 eta 61. atikuluetan xedaturikoarekin bat, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatua bizi deneko Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko da:

-Espedientea: 11/2000-P. Salatua: Fernando de los Reyes Carrasco. Alkatetzak ebazpena eman zueneko eguna: 2000/11/10. Zehapenaren zenbatekoa: 25.000 pezeta. Arau-haustea: maiatzaren 31ko 7/1994 Legeko 24.2.i) artikulua.

-Espedientea: 12/2000-P. Salatua: Fernando de los Reyes Carrasco. Alkatetzak ebazpena eman zueneko eguna: 2000/11/10. Zehapenaren zenbatekoa: 10.000 pezeta. Arau- haustea: maiatzaren 31ko 7/1994 Legeko 24.2.h) artikulua.

Isuna Herriko Etxeko diruzaintzan pagatu beharko da, ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertze errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean; edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

Antsoainen, bi mila eta bateko urtarrilaren hamabostean. Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: A0100892