23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M A R T Z I L L A

Hasierako onespena 14 A unitatearen birzatiketari

Martzillako Udalak, 2001eko urtarrilaren 9an egin osoko bilkuran, Martzillako arau subsidiarioetako 14 A exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua hasiera batez onestea erabaki zuen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 168.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina eta jabeei banan-banan deituko zaie.

Espedientea Udal Idazkaritzan dago interesatuen eskura.

Argitara ematen da behar diren ondorioetarako.

Martzillan, bi mila eta bateko urtarrilaren hamabian. Alkate udalburua, Félix Ascasso García.

Iragarkiaren kodea: A0100848