23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

948/2000 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana. Honen bidez esleitzen dira Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Zuzendaritza Nagusirako altzarien osagarriak eta denetariko tresnak erosi eta paratzeko lehiaketako 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. lotea eta esleitu gabe geratzen dira 7. eta 8.a.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluari jarraikiz, esleipen hau iragartzen da:

Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Ekonomi eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea izapidatu duen egoitza: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espediente zenbakia: 127/2000

Kontratuaren xedea:

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: altzarien osagarriak eta denetariko tresnak erosi eta paratzea.

c) 8 lote.

d) Lizitazio iragarkia 2000ko urriaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (130. zk.).

Izapidaketa, prozedura eta esleipen mota:

a) Izapidaketa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Mota: lehiaketa.

Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

48.535.150 pezeta (291.702,13 euro), BEZa barne.

Esleipena:

a) Eguna: 2000ko abenduaren 29a.

1. lotea.-Proyección, Equipamiento y Mobiliario, S.L.: 2.926.918 pezeta. Altzarien osagarriak.

2. lotea.-Cambridge Decoración, S.A.: 12.599.226 pezeta. Arropa zuria.

3. lotea.-Bergidum, S.A.-Matachana: 7.797.330 pezeta. Sukalondoak eta kafetegia.

4. lotea.-Gamecho & Errandonea, S.A.: 2.147.964 pezeta. Sukalderako tresneria.

5. lotea.-Lorca Medicina Ortopedia, S.A.: 283.945 pezeta. Errehabilitaziorako materiala.

6. lotea.-Lorca Medicina Ortopedia, S.A.: 7.437.224 pezeta. Botika eta arlo medikoko materiala.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bederatzian.-Ekonomi zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: A0101185