23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M A R T Z I L L A

Hasierako onespena aurrekontuko aldaketari

Martzillako Udalak, 2001eko urtarrilaren 22ko osoko bilkura berezian, 2000. urteko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa hasiera batez onestea erabaki zuen.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek edo interesatuek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazio eta oharrak egin ditzaten; betiere, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 32 eta 33.2 artikuluetan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202 eta 204. artikuluetan (216.3 artikuluaren bitartez aplikatzekoak) ezarritakoari jarraituz.

Espedientea Udal Idazkaritzan dago interesatuen eskura, bulego orduetan.

Martzillan, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, Félix Ascasso García.

Iragarkiaren kodea: A0100847