23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ETXARRI-ARANATZ

Ordenantzak hasiera batez onetsirik

Etxarri-Aranazko Udalak, 2000ko abenduaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituen ordenantza, bai eta Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duena ere.

Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, jendaurrean egonen dira gutxienez ere 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritar eta interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Etxarri-Aranatzen, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, Fernando Flores.

Iragarkiaren kodea: A0100846