23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R B I Z U

Behin betiko onespena, U.E.-3 exekuzio unitatearen mugapenari eta jarduteko sistema aldatzeari

Arbizuko Udalak, 2001eko urtarrilaren 3ko osoko bilkuran, honako erabakia hartu zuen:

Ikusirik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 148.1 artikuluak jarduteko sistema aldatzeari buruz ezarritakoa, foru lege bereko 146. artikuluak unitateen mugapenari buruz ezarritakoa eta baita Hirigintza Kudeatzeko Erregelamendua eta aplikagarria den gainerako araudia, osoko bilkurak honakoa erabaki du:

1. Behin betiko onestea U.E.-3 exekuzio unitatearen mugapena eta jarduteko sistema aldatzea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Arbizun, bi mila eta bateko urtarrilaren zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0100844