23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z A G R A

Zehapenen jakinarazpena

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 25eko 30/92 Legearen 59-4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ondoko zerrendan ageri diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteen ebazpena jakinarazten zaie. Espediente horiek Azagrako Alkatetzak ireki ditu, Trafikoari, Bide Segurtasunari eta Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari buruzko Legea garatzen duen Zirkulaziori buruzko Erregelamendu Orokorra urratzeagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

Espediente zenbakia: 120/00. Izen-deiturak: Pérez Pérez, Antonio. Matrikula: NA-1409-Z. Tokia: Señorío de Albarra. Eguna: 30 00-08-23. Ordua: 16:10. Arau- haustea: BSL 53.1. Zenbatekoa: 5.000 pezeta.

Espediente zenbakia: 121/00. Izen-deiturak: Lozano Blazquez, Carlos. Matrikula: CS-9953-AV. Tokia: Plus Ultra, 21. Eguna: 00-08-30. Ordua: 16:20. Arau-haustea: BSL 53.1. Zenbatekoa: 5.000 pezeta.

Ebazpen hauen kontra, bide administratiboan irmoak baitira, ondoko errekurtsoetako bat aurkezten ahal da, hautara:

1.-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2.-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik.

3.-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina. Ohartarazten da epe hori iraganik, zehapenen tramitazioak aurrera eginen duela derrigorrezko dirubilketaren bidez ordainarazteko.

Espedienteak Azagrako Udalaren Zehapen Bulegoan daude.

Azagran, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bian. Alkatea, Basilio Sánchez Lasheras.

Iragarkiaren kodea: A0100822