23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

Ebazpen proposamena

30/92 Legearen 59-4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteen ebazpen proposamena jakinarazten zaie. Espediente horiek Udaltzaingoko Agintaritzak prestatu ditu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendu Orokorra urratzeagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

Espedientea: 0950. Jabea: Calvo Sádaba, Aitor. Matrikula: NA-5941-BB. Arau-haustearen tokia: Iruñeko etorb., 2. Eguna: 2000-11-19. Ordua: 01:45. Zenbatekoa: 75.000 pezeta. Arau-haustea: 12.1. BSL 20.1.. ZEO.

Espedientea: 0962. Jabea: Larrea Mora, Alfredo. Matrikula: NA-6489-AT. Arau-haustearen tokia: Sahatsen plaza. Eguna: 2000-11-22. Ordua: 17:35. Zenbatekoa: 16.000 pezeta. Arau-haustea: 38.3. BSL 91.2.m. ZEO.

Espedientea: 0967. Jabea: Lategui Ibáñez, Javier. Matrikula: NA-2826-BD. Arau-haustearen tokia: Erdiko hirib., 20. Eguna: 2000-11-23. Ordua: 14:22. Zenbatekoa: 10.000 pezeta. Arau-haustea: 38.3. BSL 91.1.. ZEO.

Espedientea: 0968. Jabea: Navarrete Molino, Bartolomé. Matrikula: NA-5332-Y. Arau-haustearen tokia: Lur Gorri, 2. Eguna: 2000-11-23. Ordua: 15:40. Zenbatekoa: 10.000 pezeta. Arau-haustea: 38.3. BSL 92.2.. ZEO.

Hamabost egun balioduneko epean, salatuek alegazioak aurkeztu eta haien alde egoki juzkatzen dituzten frogak proposatzen ahalko dituzte.

Halaber, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean isuna ordaintzen ahalko da, ehuneko berrogeita hamar merkeago, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Barañainen, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bian. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: A0100818