23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN ADRIAN

E D I K T U A

San Adriango Udalak, 2000ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, besteak beste, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

Udalaren hiltegiaren sailkapen juridikoa aldatzeko espedientea abiarazteari onespena ematea, ondare ondasun bihurtzeko eta besterentzeko, besterengarri dela deklaratu ondotik.

Ikusirik, alkate jaunak emaniko agindua, hain zuzen ere hiltegia desafekatzeko prozedura abiarazteari buruzkoa, orain arte jabari publikoko ondarea eta zerbitzu publikokoa baita, eta

Ikusirik, Hirigintzako Informazio Batzordeak 2000ko azaroaren 28an emaniko proposamen-irizpena,

Ikusirik, Udalbatzako Idazkaritzak emaniko txostena,

Kontuan hartuz interes publikoaren mesedetan dela sailkapen juridikoa aldatzea, izan ere gaurko egoeragatik haren helburu sozio-ekonomikoa ez du betetzen eta besterentzea da egokiena, eta horixe da honako honen helburua, betiere legeari jarraikiz.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 103. artikuluan agindutakoa betetzeko, aho batez eta bozketa arrunta eginda, honako hau erabaki da:

"Lehena.-Hiltegiaren sailkapen juridikoa aldatzea, jabari publikotik desafektatuz eta ondare ondasun bihurtuz. Hiltegia 3. poligonoko 579. lurzatian dago, 447 metro karratu ditu eta Camino de Marinal kaleko 2. zenbakiari dagokio.

Bigarrena.-Espedientea Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta hilabeteko epea egonen da ikusgai bidezko alegazioak egin daitezen.

Hirugarrena.-Udalaren osoko bilkurak onespena ematen dio aipatu eraikinaren sailkapen juridikoaren aldaketari, eta alkateari baimena ematen hura gauzatzeko.

San Adrianen, bi milako abenduaren hogeian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0100814