23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL CUENDE

Hasierako onespena 2001eko ekitaldiko aurrekontuari eta haren betearazpen oinarriei

Murillo el Cuendeko Barrutiko Udalak, 2001eko urtarrilaren 11n egin osoko bilkuran, legezko gehiengoa bildurik, hasiera batez onetsi zituen 2001. urteko aurrekontu arrunta eta bategina eta haren betearazpen oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluari jarraikiz, espedientea udal idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunetan egon ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek epe horretan egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Murillo el Cuenden, bi mila eta bateko urtarrilaren hamabostean. Alkatea, Juan José Jiménez Caparroso.

Iragarkiaren kodea: A0100813