23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MIRANDA ARGA

Hasierako onespena urbanizazio proiektuari

Alkatetzak, 2000ko abenduaren 15ean eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du Miranda Argako arau subsidiarioetako U.A.U.3.1 jarduketa unitateko urbanizazio proiektua, Gea Siglo XXI, S.L.k aurkeztua, Javier Mayo Mayo jauna ordezkari izanik, eta Juan Miguel Garciarena Martínez jaun arkitektoak prestatua, honako zehaztapen hauekin:

1) Kotei eta sestrei dagokienez, eta "1, profila" izeneko dokumentuari lotuta, ohartarazten da kale horrek sestra jarraia behar duela eta sortuko diren kale berriekiko loturak haien hasieran egin beharko direla.

2) Lorezaintzari dagokionez, zehatzago adierazi beharko dira egin gogo diren jarduketak, eta dokumentu tekniko bat prestatu beharko da, Udalaren adostasunarekin, espedienteari behin betiko onespena eman aitzin.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 119. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, delako urbanizazio proiektua jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek epe horretan egoki iruditzen zaizkien alegazioak, erreklamazioak edo oharrak idatziz aurkez ditzaten.

Miranda-Argan, bi milako abenduaren hamabostean. Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: A0100812