23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MIRANDA ARGA

Hasierako onespena xehetasun azterlanari

Alkatetzak, 2000ko abenduaren 15ean eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du Miranda-Argako arau subsidiarioetako III. eremu homogeneoaren xehetasun azterlana, Javier Mayo Mayo jaunak Gea Siglo XXI, S.L.ren izenean aurkeztu duena. Xehetasun azterlanaren helburua da unitateko barne sarbideetako bat kentzea eta hori berdegune bihurtzea (3. poligonoko 968. eta 990. lurzatiak). Dokumentua Juan Miguel Garciarena Martínez jaun arkitektoak prestatua da.

Gea Siglo XXI, S.L.ri eskatzen zaio, espedienteari behin betiko onespena eman baino lehen, xehetasun azterlanaren testu bategina aurkez dezala.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 119.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, delako xehetasun azterlana jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek epe horretan espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak edo oharrak egin ditzaten.

Miranda-Argan, bi milako abenduaren hamabostean. Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: A0100811