23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MIRANDA ARGA

Hasierako onespena hirigintzako hitzarmenari

Miranda Argako Udalaren eta Gea Siglo XXI, S.L.ren arteko hirigintza hitzarmena negoziatu eta sinatu ondoren, Javier Mayo Mayo jaunak sozietate horren ordezkari jardun zuelarik, U.A.U. 3.1 unitatea osatzen duten 3. poligonoko 968. eta 990. lurzatiei buruzkoa, enpresa hori baita haien jabe, eta legezko manua bete nahian, hau da, eskuratzerik ezin den hirigintzako aprobetxamendua eskudirutan ordaintzeari buruzkoa, eta aipatu hitzarmenaren zirriborroa 2000ko urriaren 27an egin bilkuran hasiera batez onetsi zenez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 141. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurrean paratzen da 15 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Jendaurreko epean, nahi duenak espedientearen edukia azter dezake, Udal idazkaritan baitago, eta egoki iruditzen zaizkion alegazioak idatziz aurkezten ahal ditu.

Miranda-Argan, bi milako abenduaren hamabostean. Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: A0100810