23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E S A K A

Behin-behineko zerrenda, albiente izateko bi lanpostu betetzeko deialdian

Lesakako Udaleko albiente izateko bi lanpostu, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia 2000ko 151. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 15ekoan, eman zen argitara. Deialdi horren 4.1 oinarrian xedatutakoari jarraikiz eta kontuan hartuz, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, izangaiek deialdian eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela aitortu dutela, honako hau ebatzi dut:

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea. Hona hemen:

ARTEGAIN ESCUDERO, CARLOS

EGAÑA BIDASORO, LUIS MARIA

GARRIDO LARA, MIGUEL ANGEL

GONZALEZ IÑARRA, SANTIAGO

MARITXALAR ELGORRIAGA, RAFAEL

MESA MANCILLA, ISABEL VICTORIA

ORTIZ DE URBINA OLAETXEA, MIKEL GOTZON

TABERNA AGESTA, JOSE JAVIER

Baztertuak: inor ez.

Behin-behineko zerrenda hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hamar egun baliodunetan erreklamazioak egiten ahal dira eta akatsak zuzendu, horrelakorik baldin bada.

Lesakan, bi mila eta bateko urtarrilaren hemeretzian. Alkatea, José Luis Etxegarai Andueza.

Iragarkiaren kodea: A0100808