23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O B A N O S

Hasierako onespena UO-6 unitatea urbanizatzeko proiektuari

Obanosko Udalak, aurtengo urtarrilaren hamabian egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea UO-6 unitatea urbanizatzeko proiektua. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari buruzko Foru Legearen 119.3 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Obanosen, bi mila eta bateko urtarrilaren hamazazpian. Alkate udalburua, Fernando Lana Guembe.

Iragarkiaren kodea: A0100771