23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O B A N O S

Hasierako onespena UO-6 unitatearen birzatiketari

Obanosko Udalak, aurtengo urtarrilaren hamabian egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea UO-6 unitatea (6.166,33 metro karratuko azalera) borondatez birzatitzeko proiektua.

Jendaurrean egonen da hamabost egunez, Lurraldearen Antolamenduari buruzko 10/94 Foru Legearen 169.2,b) artikuluan ezarritakoa betez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina Udaleko idazkaritzan aztertu eta egoki juzkatzen diren alegazioak egin daitezen.

Obanosen, bi mila eta bateko urtarrilaren hamazazpian. Alkate udalburua, Fernando Lana Guembe.

Iragarkiaren kodea: A0100770