23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

940/2000 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana. Honen bidez esleitzen da ekortze-mikroskopio elektroniko bat eta X izpien bidezko analisi-mikrozunda, Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Nafarroako Zentro Teknologikoetarako (CETENASA).

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluari jarraikiz, esleipen hau iragartzen da:

Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Ekonomi eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea izapidatu duen egoitza: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espediente zenbakia: 138/2000

Kontratuaren xedea:

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: ekortze-mikroskopio elektroniko bat eta X izpien bidezko analisi-mikrozunda.

c) Lote bakarra.

d) Lizitazio iragarkia 2000ko azaroaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (139. zk.).

Izapidaketa, prozedura eta esleipen mota:

a) Izapidaketa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Mota: lehiaketa.

Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

35.000.000 pezeta (210.354,24 euro), BEZa barne.

Esleipena:

a) Eguna: 2000ko abenduaren 29a.

b) Kontratista: Rego & Compañía, S.A.

c) Nazionalitatatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 35.000.000 pezeta.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bederatzian.-Ekonomi zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: A0101183