23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O B A N O S

Hasierako onespena UO-6 Hirigintza Hitzarmenari

Obanosko Udalak, aurtengo urtarrilaren hamabian egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Hirigintza Hitzarmena, zeinaren xedea baita UO-6 unitatearen hirigintza aprobetxamendua balio duen diruagatik aldatzea.

Jendaurrean egonen da hamabost egunez, Lurraldearen Antolamenduari buruzko 10/94 Foru Legearen 141. artikuluan ezarritakoa betez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina Udaleko idazkaritzan aztertu ahal izateko eta egoki juzkatzen diren alegazioak egiteko.

Obanosen, bi mila eta bateko urtarrilaren hamazazpian. Alkate udalburua, Fernando Lana Guembe.

Iragarkiaren kodea: A0100769