23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A Z T I

8/2001 Alkatetzaren Dekretua

Irailaren 26ko 138/2000 Alkatetzaren Dekretuaren bitartez hasiera batez onetsi zen S-3 sektorea birzatitzeko proiektua.

2000ko azaroaren 1eko 132. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaraturik, jendaurreko epean alegazioak aurkeztu dituzte Marcelino Galparsoro Jauregi, Rosa Igoa Mundiñano eta Javier Lasa Aramendia jaun-andreek.

Hala, S-3 sektorea birzatitzeko proiektua prestatu duen taldeak alegazioen gaineko txostena egin du.

Horiek ikusirik eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 146. artikuluan, 119. artikuluarekin bat, xedatutakoa.

Kontuan hartuz, halaber, 11/1999 Legearen bidez aldatutako Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.1.j artikuluak ematen dizkidan eskumenak.

Ebatzi dut:

1.-Marcelino Galparsoro Jauregi, Rosa Igoa Mundiñano eta Javier Lasa Aramendia jaun-andreek aurkeztutako alegazio guztiak ezestea, aipatutako alegazioei buruzko txosteneko arrazoiak direla medio.

2.-Behin betiko onestea S-3 sektorea birzatitzeko proiektua eta, ondorioz, S-3-a eta S-3-b exekuzio unitateak sortzea.

3.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4.-Erabaki honen berri ematea S-3 sektoreko finken titularrei.

5.-Halaber, erabaki honen berri ematea Marcelino Galparsoro Jauregi, Rosa Igoa Mundiñano eta Javier Lasa Aramendia jaun-andreei eta horrekin batera proiektua prestatu duen taldeak sinatutako alegazioei buruzko txostenaren kopia eginbidetua ematea.

Egintza edo erabaki honen aurka honako errekurtsoak paratu ahalko dira:

1. Aukeran eta hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko da, erabakia hartu zuen organoari zuzendua; edo bestela, gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren administrazioarekiko auzien sailari zuzendua, 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan izan ezik, horietan administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendu beharko zaizkio eta.

Olaztin, bi mila eta bateko urtarrilaren hamabostean. Alkatea, José Manuel Armendáriz Catalán.

Iragarkiaren kodea: A0100721