23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A B A N I L L A S

Alkatetzaren eskuordetzeak

Cabanillasko alkatetzak, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 23. artikuluak eta Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta ondoko artikuluek emandako eskurantzak erabiliz, ondoko zinegotziak eskuordetzea ebatzi du Alkatetzari dagozkion eskumenetarako, delega ezinak direnetarako salbu:

-Alfredo Elía Gil jauna: Lehendakaritza, Langileria eta Ogasun Alorreko zinegotzi eskuordea.

-Ignacio Sangüesa Mateo jauna: Hiri eta Landa Garapenaren Alorreko zinegotzi eskuordea.

Zinegotzi eskuordeek, beren alorretan, lehengo Alkatetzak 1999ko abuztuaren 5eko dekretuaren bidez eman zizkien eskurantza berak izanen dituzte. Horiek 1999ko 112 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ziren, irailaren 8an.

Ebazpen honen berri eman zaio Udalari, aurtengo urtarrilaren 15ean egin osoko bilkuran.

Cabanillasen, bi mila eta bateko urtarrilaren hemezortzian. Alkatea, Ana María Rodríguez Eneriz.

Iragarkiaren kodea: A0100720