23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E L T Z A B U R U

Desafektazioaren hasierako onespena

Eltzaburuko Kontzejuko Batzarrak, bertzeak bertze, ondoko erabakia hartu zuen, boz batez, 2001eko urtarrilaren 10ean egin bilkuran:

1. Eltzaburuko Kontzejuaren finka baten desafektazioa hasiera batean onestea, haien erabilpena edo kostu bidezko lagapena enkante publikoaren bidez esleitzeko, odol garbiko animaliendako behortegi bat paratu beharrez Auzako Kontzejuaren bertze birekin batean. Finka Auzaldea alderdian dago, eta 427 erregu ditu.

2. Aipatu erabilpenaren edo kostu bidezko lagapenaren esleipena zuzenduko duten klausula administratiboen plegua onestea.

3. Erabaki hau eta klausula administratiboen plegua jendaurrean paratzea, Kontzeju honen oholean, hilabetez paratu ere Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratzen denetik hasita, epe horren barnean alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen. Alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, hasieran batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Eltzaburun, bi mila eta bateko urtarrilaren hamaseian. Kontzejuburua, José Luis Mutuberría Cía.

Iragarkiaren kodea: A0100718