23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E L T Z A B U R U

Desafektazioaren hasierako onespena

Eltzaburuko Kontzejuko Batzarrak, bertzeak bertze, ondoko erabakia hartu zuen, 2000ko abenduaren 20an egin bilkuran:

1. Hasiera batean aldatzea katastroaren ariora 18. poligonoko 411-A zaion lurzatiko 8.000 metro karraturen kalifikazio juridikoa, aldez aurretik mugatua, hemendik goiti ondareko ondasuna izan dadin haren kalifikazioa.

2. Jendaurrean paratzea hilabetez Kontzejuko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, alegazio egokiak aurkez daitezen.

3. Jendaurrean egon bitartean erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsitzat joko da 411-A lurzatiari dagozkion 8.000 metro karratuen kalifikazio juridikoaren aldaketa.

Eltzaburun, bi mila eta bateko urtarrilaren hamabortzean. Kontzejuburua, José Luis Mutuberría Cía.

Iragarkiaren kodea: A0100717