23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A U Z A

Desafektazioaren hasierako onespena

Auzako Kontzejuko Batzarrak, bertzeak bertze, ondoko erabakia hartu zuen, boz batez, 2001eko urtarrilaren 10ean egin bilkuran:

1. Auzako Kontzejuaren bi finkaren desafektazioa hasiera batean onestea, haien erabilpena edo kostu bidezko lagapena enkante publikoaren bidez esleitzeko, odol garbiko animaliendako behortegi bat paratu beharrez Eltzaburuko Kontzejuaren bertze batekin batean. Finkak Alkomorro eta Iberri alderdietan daude, eta, hurrenez hurren, 146 erregu eta 13 almute, eta 557 erregu eta 3 almute dituzte.

2. Aipatu erabilpenaren edo kostu bidezko lagapenaren esleipena zuzenduko duten klausula administratiboen plegua onestea.

3. Erabaki hau eta klausula administratiboen plegua jendaurrean paratzea, Kontzeju honen oholean, hilabetez paratu ere Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratzen denetik hasita, epe horren barnean alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen. Alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Auzan, bi mila eta bateko urtarrilaren hamaseian. Kontzejuburua, José María Berasain Lasarte.

Iragarkiaren kodea: A0100716