23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A B A N I L L A S

2001eko aurrekontuaren hasierako onespena

Udalak, aurtengo urtarrilaren 15ean egin osoko bilkuran, legeak agindutako gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen 2001eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra. Hona hemen laburpena, atalez atal:

DIRUSARRERAK:

A) Eragiketa arruntak:

1. Zuzeneko zergak: 36.300.000 pezeta.

2. Zeharkako zergak: 3.000.000 pezeta.

3. Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 22.590.000 pezeta.

4. Transferentzia arruntak: 55.680.548 pezeta.

5. Ondareetako eta herrilurretako dirusarrerak: 45.580.000 pezeta.

6. Inbertsio errealen besterentzea: pezetak 11.000.000.

7. Kapital-transferentziak: pezetak 101.413.922.

Dirusarrerak, guztira: 275.564.470 pezeta.

GASTUAK:

A) Eragiketa arruntak:

1. Langileen lansariak: 55.830.000 pezeta.

2. Ondasun arruntak eta zerbitzuak erostea: 78.128.273 pezeta.

3. Finantza-gastuak: 2.899.443 pezeta.

4. Transferentzia arruntak: 6.900.000 pezeta.

6. Inbertsio errealak: 122.835.031 pezeta.

7. Kapital-transferentziak: 1.800.000 pezeta.

9. Finantza-pasiboak: 7.171.723 pezeta.

Gastuak, guztira: 275.564.470 pezeta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aipatu aurrekontuak ikusgai egonen dira, udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost egun baliodunetan, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Epe horretan alegaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko da aurrekontu hori, lehen aipatu arauetako artikuluetan ezarritakorekin bat.

Cabanillasen, bi mila eta bateko urtarrilaren hamaseian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0100661