23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Jakinarazpen ediktua

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Altsasuko Udaltzaingoak ezarritako salaketak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean:

Ibilgailuaren titularra: María Aránzazu Zaldua Irastorza. Matrikula: SS-4899-SS. Espedientea: 1973/2000. 132.1 artikulua. Tokia: San Juan, 22. Data: 2000-12-21. Zenbatekoa: 10.000 pezeta. Ibilgailuaren titularra: María Carmen Martínez Múgica. Matrikula: NA-9565-AP. Espedientea: 0761/2000. 132.1 artikulua. Tokia: San Juan, 21. Data: 2000-12-23. Zenbatekoa: 10.000 pezeta.

Salaketa-zehapen proposamen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hamabortz egun balioduneko epean, salatuek alegazioak eta egoki juzkatzen dituzten agiriak aurkezten ahalko dituzte Altsasuko Udaletxeko Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/92 Legeko 38. artikuluan ezarritako edozein bideren bitatez. Halaber, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean % 50 merkeago ordaintzen ahalko da isuna, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu. Isuna Altsasuko Udaletxeko bulegoetan egin ahalko da, edo, bestela, posta igorpenaz, eta bertan adieraziko dira zehatuaren izen-deiturak, ibilgailuaren matrikula eta espedientearen zenbakia.

Halaber, jakinarazten da espedientea Altsasuko Udaletxeko bulegoetan dagoela (Gartzia Ximenez, 36), aztertu eta agirien fotokopiak eskatu ahal izateko.

Altsasun, bi mila eta bateko urtarrilaren hamazazpian. Alkatea, Camino Mendiluze Arregi.

Iragarkiaren kodea: A0100657