23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A K A I K U

Urez hornitzeko tasak arautzen dituen ordenantza hasiera batez onetsirik

Bakaikuko Udalak, 2000ko abenduaren 22ko osoko bilkuran, urez hornitzeko tasak arautzen dituen ordenantza hasiera batez onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluan ezarririko prozedurarekin bat, jendaurrean izanen da, hogeita hamar egun balioduneko epean, auzoek eta interesatu legitimoek, aztertu ondoren, bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazio eta kexak aurkez ditzaten.

Hasiera batez onetsiriko ordenantza Herriko Etxeko iragarki oholean izanen da ikusgai eta Herriko Etxeko idazkaritzan interesatuen eskura.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Bakaikun, bi mila eta bateko urtarrilaren bederatzian. Alkatea, José Manuel Etxeberria Solis.

Iragarkiaren kodea: A0100609