23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D E I E R R I

Lakarko UE-2 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua behin betikoz onetsirik

2001eko urtarrilaren 9an, honako ebazpen hau eman zuen alkate udalburuak:

Lehena.-Behin betikoz onestea Lakarko UE-2 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Nicolás Baigorri Alvarez eta Juan Miguel Bugallo Eguaras jaunek sustatua; hala, kontuan hartu beharko da euri urak eremu publikora isurtzean ez direla putzuak sortu behar.

Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta interesatuei banan-banan jakinaraztea, horren aurka aurkezten ahal diren errekurtsoak aipatuz.

Argitara ematen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legeko 119.4 artikuluan xedatuarekin bat. Egintza honek administrazio bidea amaitzen du, eta honen aurka errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo bereko organo judizial eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Deierrin, bi mila eta bateko urtarrilaren bederatzian. Alkate udalburua, Jesús Lizarraga Lezáun.

Iragarkiaren kodea: A0100334