23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O N G I D A

E D I K T U A

Longidako Udalak, 2000ko abenduaren 14an egindako osoko bilkuran, jarraian hitzez hitz heldu den erabakia hartu zuen:

11.-Ikusirik Udal arkitektoak 2000ko urriaren 20an egindako txosten teknikoa, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak urriaren 26an ikus-onetsia, Ekai-Longidako zerrategiaren auzoan diren eraikinen eta instalazioen kontserbazio egoerari buruzkoa.

Ikusirik Nafarroako Gobernuko Ingurugiro Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak 2000ko maiatzaren 26an igorritako komunikazioa, auzo horretako gune eta eraikin batzuetan "kutsaturiko lurzorua" dagoela azaltzen baitu.

Ikusirik María José eta José Luis Beaumont Aristu jaun-andreek -Iruñeko eta Madrilgo abokatuen elkargoetako legelariek- egindako txosten juridikoa, 2000ko azaroaren 30ekoa.

Gaia eztabaidatu eta bozkatu ondoren, honako hau erabaki da aho batez, Francisco Javier Oliver Carte, Maite Rey Arizcuren, Koldobika Egiluz Gaubeka, Beatriz Gorráiz Echamendi, María José Redín Aristu, José Armendáriz Olaverri eta Miguel Angel Itúrbide Iriarte jaun-andreek emandako aldeko 7 botoez:

1. Aurri egoeran deklaratzeko alde biko espedientea eta/edo kontserbatu eta mantentzeari buruzko presako errekerimenduaren espedientea hastea, txosten tekniko horrek aipatutako higiezin guztiak ukitzen dituelarik, eta kasu bakoitzerako proposatuari eta Nafarroako Gobernuak 2000ko maiatzaren 26an igorri komunikazioan ezarriari jarraikiz.

2. Jabeei eta higiezinen gaineko eskubide errealen titularrak izan daitezkeenei entzunaldia ematea, erabaki hau jakinaraziz. Aipatutako txosten teknikoaren eta Nafarroako Gobernuak igorritako komunikazioaren kopiak ere erantsiko dira. Hala, hamabost eguneko epean, jakinarazpenetik aitzina, alegazioak eta bidezko juzkatzen dituzten peritu- txostenak eta agiriak aurkeztu ahalko dituzte, beren eskubideak defendatzearren.

3 Aipatutako xedapenetan ezarritakoarekin bat, higiezinen egungo egoerak pertsonei eta ondasunei sortzen ahal dizkien kalte eta galerak titularrei egoztekoak izanen dira, ez beste inori.

4. Ekaiko zerrategiaren auzoan, kartelak jarraraztea sarbideetan, hara joateak dakarren arriskuaren berri emateko; alkateari ahalmena ematen zaio, horretarako behar diren bitartekoak erabil ditzan.

5. Erabaki hau jakinaraztea erregistro publikoetan agertzen diren Zerrategiaren auzoko jabe eta eskubideen titular guztiei, eta bertan adieraztea ezin dela errekurtsorik paratu erabakiaren aurka.

6. Erabaki hau Nafarroako Gobernuko Ingurugiro Kalitatearen Zerbitzura igortzea.

7. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Longidan, bi mila eta bateko urtarrilaren bostean. Alkatea, Francisco Javier Oliver Carte.

Iragarkiaren kodea: A0100333