23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R O I B A R

Balorazio txostenaren lehen berrikuspena behin betikoz onetsirik

2000ko irailaren 12an, Batzorde Mistoak hasiera batez onetsi zuen hirilurraren gaineko balorazio txostenaren lehen berrikuspena. Proiektua jendaurrean egon zen hamabost egunetan, Udalaren iragarki oholean, eta aipatutako epean inork ez zuen erreklamaziorik aurkeztu; horren ondorioz, behin betikoz onetsi zen, 2000ko azaroaren 24an.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Erroibarren, bi mila eta bateko urtarrilaren hiruan. Alkatea, Francisco Almirantearena Juango.

Iragarkiaren kodea: A0100332