23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L O Z E

Lerrokadura azterlanaren hasierako onespena

Galozeko Udalak, aurtengo abenduaren 20an egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen lerrokadura azterlanaren proiektua, Udal honetako hirilurren katastroko 9. poligonoko 14. luzartiari dagokionez, Itzallen (Galoze). Sustatzaileak Justina eta Victoria Clavería Juanco andreak dira.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, uztailaren 4ko 10/94 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarriarekin bat, epe horretan alegazio egokiak aurkez daitezen.

Espedientea udal idazkaritzan dago ikusgai.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Galozen, bi milako abenduaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, Jesús María Eder Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0100331