23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L O Z E

Aurrekontuko aldaketen hasierako onespena

Galozeko Udalak 2000ko aurrekontuko aldaketa hauek onetsi zituen, hasiera batean, 2000ko abenduaren 20an egin bilkuran.

Kreditu gehikuntza. Gastuen kontusail hau handitu behar da: 721-218, industrialdeko mantentze lanak, zenbatekoa: 300.000 pezeta.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bitartez finantzatua; 870 kontusaila, zenbatekoa: 300.000 pezeta.

Kreditu gehikuntza. Gastuen kontusail hau handitu behar da: 533-690, oihanberritzea Galozeko herrilurretan, makalekin, zenbatekoa: 100.000 pezeta.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bitartez finantzatua; 870 kontusaila, zenbatekoa: 100.000 pezeta.

Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, espedientea udal idazkaritzan paratuko da ikusgai, hamabortz egun baliodunetan iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar eta interesatu eskubidedunek aztertu eta komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurrean egoteko aitzineko lerroaldean aipatutako aldia iragandakoan.

Galozen, bi milako abenduaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, Jesús María Eder Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0100329