23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E L K A N O

Hasierako onespena, katastroan 8. poligonoko 159.a egiten duen lurzatiari 120 metro karratu desafektatzeari, "Retevisión Móviles, S.A.ri" lagatzeko

Honako honen bidez, aditzera ematen da ezen, Kontzejuko Batzarrak 2001eko urtarrilaren 4an erabakita, hasiera batean onetsi dela herrilurretako 120 metro karraturen desafektazioa. Katastroan 8. poligonoko 159. lurzatiari dagozkio eta Elkanoko Kontzejuko herrilurrak dira. Helburua "Retevisión Móviles, S.A.ri" lagatzea da, telefoniarako etxola, dorrea eta ekipoak para ditzan.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan xedatutakoa betez, jendaurrean paratu da onespen hori, interesatuek espedientea aztertu eta komenigarri iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Horretarako, hilabeteko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu denetik.

Elkanon (Eguesibar), bi mila eta bateko urtarrilaren zortzian. Kontzejuburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0100327