23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R G I

Aldaketak aurrekontuan

Burgiko Udalak, 2000ko urriaren 30ean egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Aurrekontuan aldaketa hau onestea 1.421.62201. "Eskolen eraispena" izeneko kontusailean, 219.000 pezetako kreditu gehikuntza onetsiz, Diruzaintzako gerakinaren kontura.

2. Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, espedientea udal idazkaritzan ikusgai paratzea hamabortz egun baliodunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek azter dezaten eta komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egon bitartean erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da.

Burgin, bi mila eta bateko urtarrilaren zortzian. Alkate udalburua, Manuel Sanz Zabalza.

Iragarkiaren kodea: A0100326