23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R G I

Ordenantza fiskaleko aldaketa eta 2001eko karga-tasak

Burgiko Udalak, 2000ko urriaren 23ean egin bilkuran eta erabateko gehiengoaz, hau da, legeak eskatzen duen quoruma zuela, erabaki hau hartu zuen:

1.-Toki Ogasunei buruzko Legea aldatzen duen 2/99 Foru Legeak zerbitzu egiteagatik eskatzen diren prezio publiko batzuk tasa bilakatu zituen. Hortaz, hartan xedatutakoari jarraikiz, hasiera batean onetsi da, ordenantza fiskal gisa, Prezio Publikoen gaineko lehengo Araua. Hura ondotik ematen da, aldaketak sartu ondotik:

-Ur horniduraren tasa arautzen duen ordenantza fiskala. Tarifen eranskina ere aldatu da.

2.-Lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasak aldatzea, honela:

-Hirilurreko ondasunen gainean: ehuneko 0,2500

-Landalurreko ondasunen gainean: ehuneko 0,4500

3.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko, ehuneko 2,5eko karga-tasa finkatzea.

4.-Espedientea jendaurrean paratzea 30 egunetan, behar den iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek aztertu eta, nahi badute, egoki iduritzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Delako epea iraganik, inork alegaziorik aurkeztu ez badu, ordenantza fiskala behin betikoz onetsitzat joko da.

Burgin, bi mila eta bateko urtarrilaren zortzian. Alkate udalburua, Manuel Sanz Zabalza.

Iragarkiaren kodea: A0100325