23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T Z I N

Karga tasak

Antzingo Udalak, 2000ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, honako hau erabaki zuen:

a) Hirilurren gaineko kontribuzioa ordainarazteko, % 0,20ko karga tasa finkatzea.

b) Landalurren gaineko kontribuzioa ordainarazteko, % 0,50eko karga tasa finkatzea.

c) Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako, % 2ko karga tasa finkatzea.

d) Jarduera ekonomikoen gaineko tarifei ehuneko 10eko errekargua aplikatzea (1,10ko aplikazio indizea).

Erabaki hau 2001eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta indarrean egonen da beti, aldatzea edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.

Antzinen, bi mila eta bateko urtarrilaren zortzian. Alkatea, Jon Iriberri Berrostegieta.

Iragarkiaren kodea: A0100324