23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Jakinarazpen ediktua

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Udaltzaingoak ezarritako salaketak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean:

Ibilgailuaren titularra: Gorka Areta. Matrikula: NA-0003-AX. Espedientea: 1919/2000. 132.1 artikulua. Tokia: Gartzia Ximenez, 8. Data: 2000-11-1. Zenbatekoa: 10.000 pezeta.

Ibilgailuaren titularra: Sbai Nourdine. Matrikula: SS-0658- AG. Espedientea: 1933/2000. 132.1 artikulua. Tokia: Ermita, 1. Data: 2000-11-4. Zenbatekoa: 10.000 pezeta.

Ibilgailuaren titularra: Pedro Martín. Matrikula: NA-4258-AH. Espedientea: 1947/2000. 132.1 artikulua. Tokia: San Juan, 24. Data: 2000-11-13. Zenbatekoa: 10.000 pezeta.

Ebazpen proposamen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabortz egun balioduneko epean, salatuek alegazioak aurkeztu eta beren alde egoki juzkatzen dituzten agiriak proposatzen ahalko dituzte, Altsasuko Herriko Etxeko Erregistro Nagusian edo azaroaren 26ko 30/92 Legeko 38. artikuluan aurreikusiriko baliabideen bidez. Halaber, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean % 50 merkeago ordaintzen ahalko da isuna, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Isuna Altsasuko Udaletxeko bulegoetan pagatzen ahalko da, edo, bestela, posta igorpenaz, eta bertan adieraziko dira zehatuaren izen-deiturak, ibilgailuaren matrikula eta espedientearen zenbakia.

Aditzera ematen da, halaber, espedientea haien eskura dagoela, Altsasuko Udaltzaingoko bulegoetan, Gartzia Ximenez kaleko 36an, aztertu ondoren, agirien kopiak eska ditzaten.

Altsasun, bi milako abenduaren hogeita hamaikan. Alkatea, Camino Mendiluze Arregi.

Iragarkiaren kodea: A0100139