23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O D O S A

Trafikoko Legearen aurkako arau-hausteen zerrenda. (Ebazpenen proposamenak)

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen kontrako arau-hausteengatik Alkatetza honek agindu dituen ebazpen proposamenak, beheko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, ediktu hau argitaratzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoak diren gainerakoetan xedatutakoarekin bat etorriz:

Jabea: Jorge Gavilanes Flores. Matrikula: VI-2274-W. Tokia: Parrokiaren etxea. Eguna: 00-04-16. Ordua: 02:50. Zenbatekoa: 10.000. Arau-haustea: ZEO 154.1. Espedientea: 70/00.

Jabea: Sergio García Chiviete. Matrikula: Z-7434-W. Tokia: Parrokiaren etxea. Eguna: 00-04-16. Ordua: 03:00. Zenbatekoa: 10.000. Arau-haustea: ZEO 154.1 Espedientea: 72/00.

Jabea: María Carmen Azcona Miguel. Matrikula: SS-1964- AK. Tokia: Parrokiaren etxea. Eguna: 00-04-23. Ordua: 01:50. Zenbatekoa: 10.000. Arau-haustea: ZEO 154.1 Espedientea: 88/00.

Jabea: Francisco J. Jiménez García. Matrikula: BI-6635- BK. Tokia: Avenida Diputación. Eguna: 00-07-30. Ordua: 23:25. Zenbatekoa: 75.000. Arau-haustea: ZEO 3.1 Espedientea: 123/00.

Isuna, irmo egin ondoko hamabortz egun baliodunetan ordaindu beharko da. Epe horretan ordaintzen ez bada premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen aurka, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik aurrera, errekurtso hauetako bat para daiteke hautara:

1. Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, berraztertzeko errekurtsoa, zehapena ezarri duen udal organoari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte, ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz paratu.

2.-Hilabeteko epean, jakinarazpenetik aitzina, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3.-Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Lodosan, bi milako abenduaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: A0100080