23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko uztailaren 28an emandako 3.904 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-0593 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, María Begoña Esparza Vierge andreak jarritakoa, trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko urriaren 7an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (5321/99 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"3.904 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako uztailaren hogeita zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-0593 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Begoña Esparza Vierge andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko urriaren 7an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (5321/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka jarri da; isuna organo horrek berak jarri du trafikoko arau-haustea egiteagatik. Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak Auzitegi honi igorri dio bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea, eta egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Aurrenik aztertu beharra dago ea kasu honetan toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoaren bideari ekin ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizun guztiak bete diren; horrela ez bada ez dago arazoaren mamia aztertzerik.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1. artikuluan xedaturik dagoenez, aurkatu nahi den ebazpena jakinarazi edo argitaratzen den egunaren ondorengo hilabetean jarri behar da gora jotzeko errekurtsoa, ebazpena berariaz ematen bada. Legezko manu horrekin bat etorriz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak, zeinen bidez Nafarroako toki erakundeen egintza eta erabakiei aurka egiteko Erregelamenduaren II. kapituluaren idazkuntza berria onetsi baitzen, 22. artikuluan ondokoa dio: "gora jotzeko errekurtsoak onartezinak direla adieraziko da ondoko kasu hauetan: (...) e) Errekurtsoa jartzeko epea bukatuta dagoenean".

Oraingo honetan premiamendu-probidentzia 1999ko azaroaren 19an jakinarazi zaio eta gora jotzeko errekurtsoa 2000ko urtarrilaren 26an jarri da. Beraz, ekintza burutzeko epea bukatuta zegoen eta bidezkoa da errekurtsoa onartezina dela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi egin behar dugu eta ezetsi dugu arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoaren arloko zehapen-ebazpenaren ondorioz sortu den zorra betearazpidetzako bidetik erreklamatzearen aurka jarritakoa.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako abenduaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko uztailaren 28an emandako 3.903 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-0592 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, María Begoña Esparza Vierge andreak jarritakoa, trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko urriaren 7an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (5319/99 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"3.903 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako uztailaren hogeita zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-0592 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Begoña Esparza Vierge andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko urriaren 7an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (5319/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka jarri da; isuna organo horrek berak jarri du trafikoko arau-haustea egiteagatik. Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak Auzitegi honi igorri dio bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea, eta egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Aurrenik aztertu beharra dago ea kasu honetan toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoaren bideari ekin ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizun guztiak bete diren; horrela ez bada ez dago arazoaren mamia aztertzerik.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1. artikuluan xedaturik dagoenez, aurkatu nahi den ebazpena jakinarazi edo argitaratzen den egunaren ondorengo hilabetean jarri behar da gora jotzeko errekurtsoa, ebazpena berariaz ematen bada. Legezko manu horrekin bat etorriz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak, zeinen bidez Nafarroako toki erakundeen egintza eta erabakiei aurka egiteko Erregelamenduaren II. kapituluaren idazkuntza berria onetsi baitzen, 22. artikuluan ondokoa dio: "gora jotzeko errekurtsoak onartezinak direla adieraziko da ondoko kasu hauetan: (...) e) Errekurtsoa jartzeko epea bukatuta dagoenean".

Oraingo honetan premiamendu-probidentzia 1999ko azaroaren 19an jakinarazi zaio eta gora jotzeko errekurtsoa 2000ko urtarrilaren 26an jarri da. Beraz, ekintza burutzeko epea bukatuta zegoen eta bidezkoa da errekurtsoa onartezina dela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi egin behar dugu eta ezetsi dugu arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoaren arloko zehapen-ebazpenaren ondorioz sortu den zorra betearazpidetzako bidetik erreklamatzearen aurka jarritakoa.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako abenduaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko uztailaren 28an emandako 3.902 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-0591 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, María Begoña Esparza Vierge andreak jarritakoa, trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko urriaren 7an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (2100/99 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"3.902 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako uztailaren hogeita zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-0591 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Begoña Esparza Vierge andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko urriaren 7an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (2100/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka jarri da; isuna organo horrek berak jarri du trafikoko arau-haustea egiteagatik. Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak Auzitegi honi igorri dio bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea, eta egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Aurrenik aztertu beharra dago ea kasu honetan toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoaren bideari ekin ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizun guztiak bete diren; horrela ez bada ez dago arazoaren mamia aztertzerik.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1. artikuluan xedaturik dagoenez, aurkatu nahi den ebazpena jakinarazi edo argitaratzen den egunaren ondorengo hilabetean jarri behar da gora jotzeko errekurtsoa, ebazpena berariaz ematen bada. Legezko manu horrekin bat etorriz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak, zeinen bidez Nafarroako toki erakundeen egintza eta erabakiei aurka egiteko Erregelamenduaren II. kapituluaren idazkuntza berria onetsi baitzen, 22. artikuluan ondokoa dio: "gora jotzeko errekurtsoak onartezinak direla adieraziko da ondoko kasu hauetan: (...) e) Errekurtsoa jartzeko epea bukatuta dagoenean".

Oraingo honetan premiamendu-probidentzia 1999ko azaroaren 19an jakinarazi zaio eta gora jotzeko errekurtsoa 2000ko urtarrilaren 26an jarri da. Beraz, ekintza burutzeko epea bukatuta zegoen eta bidezkoa da errekurtsoa onartezina dela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi egin behar dugu eta ezetsi dugu arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoaren arloko zehapen-ebazpenaren ondorioz sortu den zorra betearazpidetzako bidetik erreklamatzearen aurka jarritakoa.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako abenduaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko ekainaren 26an emandako 3.356 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-0401 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Genaro Lázkoz Palomar jaunak jarritakoa, trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko urriaren 7an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (11374/99 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"3.356 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, bi milako ekainaren hogeita seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, goian adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, 00-0401 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Genaro Lázkoz Palomar jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isuna nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko urriaren 7an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (113374/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hori trafikoko isuna nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko urriaren 7an emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarri da eta horren arrazoia organo horrek 1999ko martxoaren 20an egin zen trafikoko arau-haustea izan da. Interesatuak bere ustez aplikagarriak diren zioak eta oinarriak alegatu ditu eta egintza deuseztatzea eskatu du.

2. Iruñeko Udalak espedientea igorri du eta txostena erantsi du, bere egintzak bidezkotzeko aurrekariak azalduz eta aurkaratu den egintza horren legezkotasuna defendatzen duen txostena igorri du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu-prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez ebatzi behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, erregelamendu horren 99.1. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek izan daitezke: a) iraungipena b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo haren arauzko jakinarazpenik ez egitea c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) ordainarazteko emandako agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Errekurtsogileak aurkaratu den egintza hori indarrik gabe uztea nahi du eta esaten du ez zuela arau-haustea egin, semaforoa zeharkatu zuenean anbar kolorez baitzegoen eta ez gorriz, Udaltzaingoko bi agentek egin duten salaketa-orrian esan denaren aurka alegia, baina, arestian adierazi den bezala, argudio horiek zehapena aurkaratu zen unean erabili beharrekoak ziren eta ez orain, irmoa eta adostua geratu denean ez zitzaiolako une egokian erasorik egin. Bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi egin behar dugu eta ezetsi dugu arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten ondorio den zorra ordainduko dela bermatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko urriaren 7an eman duen premiamendu-probidentziaren aurka jarri dena; egintza hori berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu du. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako abenduaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko ekainaren 1ean emandako 2.919 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-0122 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Enrique García Pérez jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko urriaren 7an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (9095/99 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"2.919 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako ekainaren batean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-0122 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Enrique García Pérez jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko urriaren 7an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (9095/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Alkatetzak borondatezko epean ordaindu gabeko isun bat betearazpidez ordainarazteko eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka. Iruñeko Alkatetzak berak ezarri zuen isuna, trafikoaren arloko arau-hauste batengatik (erreferentziako zehapen-espedientea). Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu-prozedura batean egin duen jarduketa legezkoa den ala ez ebatzi behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta egun indarra duen Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, erregelamendu horren 99.1. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek bakarrik izan daitezke: a) iraungipena b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo haren arauzko jakinarazpenik ez egitea c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) ordainarazteko emandako agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientetik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99.1. artikuluko balizkoetatik bat ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena behar bezala argitaratu zen, Guztiendako Administrazioko Prozedura arautzen duen Legearen 59.4. artikuluan ezarri dena betez. Egintza hura irmoa eta onartutakoa da, ez zitzaiolako errekurtsorik egin behar zen garaian eta eran, eta betearazi egin daiteke, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Lege-testu beraren 84. artikuluan aipatzen den borondatezko ordainketa epea iragan denez, isuna premiamendu bidetik ordainaraztea bat dator Zuzenbidearekin. Bestalde, ez dugu antzeman zehapen-prozedura behar bezala ez tramitatzeagatik iraungipenik gertatu denik, ezta ordainketa geroratzeko baimenik eman denik, ezta Auzitegi honek ofizioz aintzat hartu behar lukeen beste inolako akatsik ere. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dela eta ezetsi dela, arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtsoa trafikoko isun baten ondorioz egindako zorra ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak eman zuen premiamendu-probidentziaren aurkakoa da; egintza hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako abenduaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko uztailaren 20an emandako 3.724 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 98-5885 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Aritza Saragueta Iturbe jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurka (4939 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"3.724 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako uztailaren hogeian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 98-5885 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Aritza Saragueta Iturbe jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurka (4930 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Aritza Saragueta Iturbe jaunak, 1998ko azaroaren 23an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen trafikoko isunaren zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurka (4930 zenbakiko udal espedientea).

2. Ez ziren bete martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuak, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren II. Kapituluari idazkera berria eman zionak, 11. artikuluan ezarritako betekizunak. Horregatik, 1998ko abenduaren 11ko probidentziaren bidez, 2000ko maiatzaren 29an jakinarazi zena, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion errekurritutako zehapenaren jakinarazpena ekar zezan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez ditu 1998ko abenduaren 11ko Probidentzian azaldutako hutsaldiak bete horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako abenduaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko uztailaren 7an emandako 4.517 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-0766 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, María José Arcas Espuña andreak jarritakoa, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udalak emandako zehapen-ebazpenaren aurka (320528/99 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"4.517 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako irailaren zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-0766 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María José Arcas Espuña andreak jarri du errekurtso hori, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udalak emandako zehapen-ebazpenaren aurka (320528/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. María José Arcas Espuña andreak, 2000ko urtarrilaren 31ko idazki baten bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udalak emandako zehapen-ebazpenaren aurka (320528/99 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honen 2000ko uztailaren 24ko probidentziaren bitartez, hil horretako 26an jakinarazi zena, eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen garapen partzialerako Erregelamenduaren 12.2. artikuluan ezarri dena betez, beti ere horri maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren bitartez eman zaion idazkuntzaren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txosten bat edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Arestian aipatu den erregelamendu horren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi egin behar dela eta baiesten dela María José Arcas Espuña andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (320528/99 zenbakiko udal espedientea); beraz, egintza hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu dugu antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako abenduaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko uztailaren 7an emandako 4.516 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-0765 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, María del Sol Magaña Izco andreak jarritakoa, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udalak emandako zehapen-ebazpenaren aurka (640248/99 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"4.516 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako irailaren zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-0765 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María del Sol Magaña Izco andreak jarri du errekurtso hori, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udalak emandako zehapen-ebazpenaren aurka (640248/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. María del Sol Magaña Izco andreak, 2000ko urtarrilaren 31ko idazki baten bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udalak emandako zehapen-ebazpenaren aurka (640248/99 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honen 2000ko uztailaren 24ko probidentziaren bitartez, hil horretako 26an jakinarazi zena, eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen garapen partzialerako Erregelamenduaren 12.2. artikuluan ezarri dena betez, beti ere horri maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren bitartez eman zaion idazkuntzaren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txosten bat edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Arestian aipatu den erregelamendu horren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi egin behar dela eta baiesten dela María del Sol Magaña Izco andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (640248/99 zenbakiko udal espedientea); beraz, egintza hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu dugu antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako abenduaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko ekainaren 1ean emandako 2.909 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-0493 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Alberto Munárriz Zunzarren jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko abenduaren 13an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (190604/99 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"2.909 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako ekainaren batean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-0493 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Alberto Munárriz Zunzarren jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko abenduaren 13an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (190604/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Alkatetzak borondatezko epean ordaindu gabeko isun bat betearazpidez ordainarazteko eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka. Iruñeko Alkatetzak berak ezarri zuen isuna, trafikoaren arloko arau-hauste batengatik (erreferentziako zehapen-espedientea). Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu-prozedura batean egin duen jarduketa legezkoa den ala ez ebatzi behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta egun indarra duen Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, erregelamendu horren 99.1. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek bakarrik izan daitezke: a) iraungipena b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo haren arauzko jakinarazpenik ez egitea c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) ordainarazteko emandako agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientetik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99.1. artikuluko balizkoetatik bat ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, 199ko abuztuaren 30ean, manuzko beharkizunak betez alegia. Egintza hura irmoa eta onartutakoa da, ez zitzaiolako errekurtsorik egin behar zen garaian eta eran, eta betearazi egin daiteke, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Lege-testu beraren 84. artikuluan aipatzen den borondatezko ordainketa epea iragan denez, isuna premiamendu bidetik ordainaraztea bat dator Zuzenbidearekin. Bestalde, ez dugu antzeman zehapen-prozedura behar bezala ez tramitatzeagatik iraungipenik gertatu denik, ezta ordainketa geroratzeko baimenik eman denik, ezta Auzitegi honek ofizioz aintzat hartu behar lukeen beste inolako akatsik ere. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dela eta ezetsi dela, arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtsoa trafikoko isun baten ondorioz egindako zorra ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak eman zuen premiamendu-probidentziaren aurkakoa da; egintza hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako abenduaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko urriaren 26an emandako 5.745 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-6974 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Iñigo Oneca Munárriz jaunak jarritakoa, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionean Iruñeko Udaleko Betearazpidezko Zerga-biltzaileak 1999ko uztailaren 20an emandako bahitura-dilijentziaren aurka. Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"5.745 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, bi milako urriaren hogeita seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-6974 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Iñigo Oneca Munárriz jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionean Iruñeko Udaleko Betearazpidezko Zerga-biltzaileak 1999ko uztailaren 20an emandako bahitura-dilijentziaren aurka.

Egitatezko aurrekariak:

1. Iñigo Oneca Munárriz jaunak, 1999ko abenduaren 21ean aurkeztu duen idazki baten bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionean Iruñeko Udaleko Betearazpidezko Zerga-biltzaileak 1999ko uztailaren 20an emandako bahitura-dilijentziaren aurka.

2. Auzitegi honen 2000ko urtarrilaren 21eko probidentziaren bitartez, urtarrilaren 24an jakinarazi zena, eta martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 12.2. artikuluan ezarri dena betez, hau da, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi den Erregelamenduaren II. kapituluari idazkuntza berria eman dionean, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txosten bat edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Arestian aipatu den martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi egin behar dela eta baiesten dela Iñigo Oneca Munárriz jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Betearazpidezko Zerga-biltzaileak 1999ko uztailaren 20an eman duen bahitura-dilijentziaren aurka; beraz, egintza hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu dugu antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu du. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako abenduaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko ekainaren 28an emandako 3.447 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-0490 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Margarita Mendivil Armendáriz andreak jarritakoa, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udalak emandako zehapen-ebazpenaren aurka (37808/99 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"3.447 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako ekainaren hogeita zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-0490 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Margarita Mendivil Armendáriz andreak jarri du errekurtso hori, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udalak emandako zehapen-ebazpenaren aurka (37808/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri zen Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetuta, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez) isuna ezartzeko eman zuen ebazpen baten aurka. Isuna ezarri zen zamalanak egiteko erreserbatutako aldean (Sarasate pasealekua, 20) ibilgailua estazionatu zelako, horretarako ordutegiaren barruan alegia eta antolamendu juridikoa urratuz. Errekurtsogileak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik zehapena deuseztatzeko erregutu zuen.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta Arloko legelariaren txostena aurkeztu du, aurkaratu den egintzaren legezkotasunaren aldekoa.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Zehapena eragin duten egintzak era egokian frogatu dira espedientean eta, nahiz eta Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dutela, ohartarazi behar da, ordea, Administrazioak berak aitortu duenez, egiazkotasun uste hori ezin dela hedatu trafikoaren zaintzaile eta kontrolatzaileengana, berauek ezin baitira agintaritzaren agentetzat hartu, eta, ondorioz, horien salaketak norbanako batek formula ditzakeen salaketen parekoak dira eta berez ez dute indarrik salatu diren gertaera horiek benetakotzeko, salbu eta geroko frogen bidez egiaztatzen ez badira (1991ko urriaren 1eko A.N.ren epaia -7639 B.E.- eta azaroaren 23ko epaia -8883 B.E.-, beste askoren artean). Egia da, bai, administratuak berez duen errugabetasun oinarria hausteko Udalak zaintzailearen adierazpen hutsa ez diren beste froga batzuk egin eta aurkeztu dituela, esaterako espedientean argazkia sartzea eta horretan argi azaltzen da NA-5273-P matrikula duen ibilgailuaren estazionamendu ez-egokia.

Bestalde, interesatuari zehapen-espedientea hasten zitzaiola bera Udal Garabiak kendutako ibilgailua biltzeko udal bulegoetara joan zenean bertan jakinarazi zitzaion eta bere burua 246 zenbakiaren identifikatu zuen Udaltzainak egin zion. Interesatuak salaketa-orria sinatzeari uko egitea ez da tramiteari hasiera emateko oztopo.

Bigarrena.-Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4. artikuluan xedaturik dagoenez, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuetan edo trafikoari oztopo larriak sortzen zaizkion lekuetan ibilgailua geldirik edo aparkaturik edukitzea...". Arau-hauste larriak egiteagatik gehienez 50.000 pezetako isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1. artikuluaren arabera. Oraingo honetan salatutako egitateak arau-hauste larritzat jo behar dira, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91.2.g) artikuluan halakotzat jotzen baita, eta arau-hausleari 16.000 pezetako isuna jarri zaio, Auzitegi honen aburuz zuzen graduaturik dagoena.

Bestalde, espedientea aztertuz ondorioztatu dugunez, funtsean legeak eskatzen dituen formazko tramite guztiak bete dira eta ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta alegazioak egiteko aukera eman da, eta baita bidezko frogak aurkezteko aukera ere, aipatu legearen 72 eta 79. artikuluetan eskatzen den moduan.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi egin behar dela eta ezetsi egin dela goian adierazi den gora jotzeko errekurtsoa, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako Arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurka (37808/99 zenbakiko udal espedientea); ebazpen hori baieztatu behar dugu Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako abenduaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko irailaren 28an emandako 4.889 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak 98-3685 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen; errekurtsoa, berriz, José María de los Santos de los Angeles jaunak jarri zuen, Zirkulazio Zergarengatiko zorrak nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak hurrenez hurren 1993ko ekainaren 22an eta abenduaren 1ean, 1994ko abuztuaren 23an eta 1995eko abuztuaren 18an eta urriaren 10ean emandako premiamenduzko bost probidentziaren aurka (1992tik 1995era arteko likidazioak eta 5729/95 zenbakidun zehapen-espedientea); haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"4.889 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, 98-3685 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José María de los Santos de los Angeles jaunak jarri du errekurtso hori, Zirkulazio Zergarengatiko zorrak nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak hurrenez hurren 1993ko ekainaren 22an eta abenduaren 1ean, 1994ko abuztuaren 23an eta 1995eko abuztuaren 18an eta urriaren 10ean emandako premiamenduzko bost probidentziaren aurka (1992tik 1995era arteko likidazioak eta 5729/95 zenbakidun zehapen-espedientea). Txostengilea María Asunción Erice Echegaray andrea izan da.

Egitatezko aurrekariak:

1. 1998ko ekainaren 10eko 69. zenbakidun Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean Iruñeko Udalaren Bilketa Exekutiboaren ediktua argitaratu zen, gaur errekurtsogilea denaren zorrengatiko erreklamazioari buruzkoa.

2. Interesatuak, denboraz eta era zuzenean, egintza horren aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Auzitegi honetan.

3. Auzitegi honetako buruak emandako ebazpen-probidentziaren bitartez, errekurtsoa Iruñeko Udalari igorri zitzaion, azken horrek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren II. Kapituluari idazkera berria eman zion Foru Dekretuaren babesean, administrazio espedientea edo haren kopia dilijentziaduna igor zezan. Hartan, errekurtsogileari bertaratzeko egin zitzaizkion jakinarazpenak, eta, egoki jotzen bazuen, errekurritutako ebazpena justifikatzeko txostena edo alegazioak bildu behar zituen. Bi betebehar horiek bete zituen.

4. Alderdiek frogak egitea proposatu zuten. Frogen emaitzak jarduketa hauei erantsi zaizkie.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-1998ko ekainaren 10eko 69. zenbakidun Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean Iruñeko Udalaren Bilketa Exekutiboaren ediktua argitaratu zen. Testu horretan, guk aztergai dugunari dagokionez, ondokoa adierazi da: "Jakinarazi da ezinezkoa izan dela gero adieraziko diren pertsona edo erakundeei bulego hauen jakinarazpen zuzena egitea, Udal honetan dauzkagun datuak ezezagunak direlako edo uko egin diotelako hartzeari edo egun eta ordu desberdinetan egin diren jakinarazpen-ahaleginik ez dutelako arrakastarik izan. Inguruabar horiek guztiak espedienteetan azaltzen dira eta Bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 103.6. artikuluan ezarri dena betez ediktu hau argitaratu da eta jakinarazi egiten zaie argitaratuko denetik zenbatuko den hamar eguneko epea igaro eta ez badira aurkeztu, beraiek edo beraien ordezkariak, agerraldia jakinaraztearen ondoreetarako, prozeduraren gauzapena bukatu arteko dilijentzia guztiak jakinarazi zitzaizkiela ulertuko dela, eta hori horrela da Erregelamenduaren 177. artikuluan ezarri dena betez eta Bilketari buruzko abenduaren 20ko 2030/1997 Lege Orokorraren 105.6. artikuluarekin bat, hots, Zerga, Administrazio eta Gizarte Ordenako Neurriei buruzko abenduaren 30eko 66/1997 Legearen aldarazpena ekarri duenak, errekurtsoak jartzeko dagoen eskubidea gora behera. Berariaz aipatzen da jakinarazi nahi izan den egintza edo dilijentziaren testuaren kopia osoa eman dela. (=) Bulegoaren helbidea : Olite kalea, 20, behea, Iruñea. (=) N.A.N.: 33415842 (=) Izena: Lossantos de los Angeles, Jose Maria de (=) Zerga: Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga. NA-1474-I (=) Urtea/Aldia: 1992/0 (=) Premiamenduzko data: 93-06-22 (=) Ordaintzeke dagoen zenbatekoa: 12.558 (=) N.A.N.: 33415842 (=) Izena: Lossantos de los Angeles, Jose Maria de (=) Zerga: Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga. NA-1474-I (=) Urtea/Aldia: 1993/0 (=)Premiamenduzko data: 93-12-01 (=) Ordaintzeke dagoen zenbatekoa: 13.482 (=)N.A.N.: 33415842 (=) Izena: Lossantos de los Angeles, Jose Maria de (=) Zerga: Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga. NA-1474-I (=) Urtea/Aldia: 1994/0 (=) Premiamenduzko data: 94-08-23 (=) Ordaintzeke dagoen zenbatekoa: 13.094 (=)N.A.N.: 33415842 (=) Izena: Lossantos de los Angeles, Jose Maria de (=) Zerga: Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga. NA-1474-I (=) Urtea/Aldia: 1995/0 (=) Premiamenduzko data: 95-08-18 (=) Ordaintzeke dagoen zenbatekoa: 14.378 (=)N.A.N.: 33415842 (=) Izena: Lossantos de los Angeles, Jose Maria de (=) Zerga: Trafikoko zehapenengatiko isunak, NA-5110-AB (=) Urtea/Aldia: 1995/1 (=) Premiamenduzko data: 95-10-10 (=) Ordaintzeke dagoen zenbatekoa: 42.000."

Bada, Udalak uste du aztergai dugun egintza hau zor horiek biltzeko bahitura-probidentzia dela. Dena dela, errekurritu den ediktuan ez da aipatzen fase horretan egotearena eta, bai ordea, zorra jasotzeko premiamendu-probidentziaren data eta, horregatik, Auzitegi honek uste du aurkaratu den egintza hori zordunari zor horiek betearazpidezko bidetik erreklamazioaren espedientea egon dagoela gogorarazteko baino ez da. Berariaz azaltzen da idatzita espedientean aurrerago premiamendu-probidentziak eman direla.

Beste alde batetik, Errekurtsogileak, aurkaratzeko bere idazkiaren izenburuan jakinarazi zaion egintza "Iruñeko Udalaren probidentziak" identifikatzen ditu eta errekurtsoaren testuan, azkenean, orduan alegatu ziren argudioak" aipatzen ditu, eta hau gehitu du "uste du gai hauek Nafarroako Administrazio Auzitegian errekurrituta daudela dagoeneko".

Eta, izan ere, Auzitegi honetan ezarri den 4850/96 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoaren bidez interesatuak berak bere jabetzakoa den NA-1474-I matrikuladun ibilgailuagatiko 1992-1995 urteetako Zirkulazioaren gaineko Zergagatik zor dituen zorren bilketarako premiamendu-probidentziak aurkaratu zituen. Errekurtsoa ezetsi egin zen Auzitegi honen 1999ko ekainaren 2ko 7.676 zenbakidun Ebazpenaren bidez.

Halaber, 425/96 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoaren bidez 1995ean egin zuen trafikoko arau-hausteagatiko isuna biltzeko premiamendu-probidentzia aurkaratu zen (5729/95 zenbakidun udal espedientea); errekurtso hori ezetsi egin zela ulertu behar da 19998ko abenduaren 2ko 2.790/98 zenbakidun ustezko egintzaren ziurtagiriaren bidez ebatzi zelako.

Beraz, orain aztergai dugun ediktua ordaintzeke dauden zor horiek kobratzeko premiamendu-bidearen hasiera gogorarazteko baino ez da. Auzitegi honek baieztatu du premiamendu hori bat datorrela Zuzenbidearekin. Adierazi den hau guztia kontuan hartuta, arrazoi horiek direla medio, ezetsi egin behar da, ebazpen horiei dagokienez, orain aurkeztu den errekurtsoa.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi egin behar dela eta ezetsi dela arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, 1998ko ekainaren 10eko 69. zenbakidun Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu den Iruñeko Udalaren Bilketa Exekutiboaren ediktuaren aurka jarritakoa; egintza horiek berretsi ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako abenduaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko abuztuaren 31n emandako 4.288 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-0747 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, José Luis López Iturricha jaunak jarritakoa, tiketean ezarri dena baino aldi luzeagoan estazionatzeagatik ezarri zaion zehapenari buruz Iruñeko Udalak emandako ebazpenaren aurka (39932/99 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"4.288 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako abuztuaren hogeita hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-0747 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José Luis López Iturricha jaunak jarri du errekurtso gori, tiketean ezarri dena baino aldi luzeagoan estazionatzeagatik ezarri zaion zehapenari buruz Iruñeko Udalak emandako ebazpenaren aurka (39932/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri zen Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetuta, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez) trafikoko arau-haustea egiteagatik zehapena ezarri duen ebazpen baten aurka jarri zen. Isuna ezarri zen Z.E.L. aldean ibilgailua era ez-egokian estazionatzeagatik (Pio XII.aren etorbidea) tiketean ordaindu zen aldiaren halako bi egoteagatik. Interesatuak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik ebazpena deuseztatzeko erregutu zuen.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udaltzaingoaren salaketa eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Udaltzaingoko funtzionarioak frogabide ugari aurkeztu zituen (gertaerak, tokia, eguna, ordua, ibilgailuaren matrikula, marka, modeloa eta kolorea, hautsitako manu juridikoa...), eta, interesatuak alegazioak aurkeztu ondoren, salaketaren alderdi guztiak berretsi zituen (horrela zor zitzaion errugabetasun ustea indargabetu du, Konstituzio Auzitegiaren ekainaren 18ko 74/1985 Epaiak aurreikusten duen bezala). Interesatuak ez du salaketa egiazkoa delako ustea indargabetu errekurtsoaren fase honetan proposatu duen frogaren bidez. Garbi dago, hortaz, zehapen-espedientea eragin zuen arau-haustea egin zela.

Bigarrena.-Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen xedapen gehigarrietatik 2.ak; martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen bidez onetsi zen Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi duenak (martxoaren 24ko 5/1997 Legearen bidez eraldatu dena), bere 7. eta 38.4. artikuluetan xedatutakoaren arabera, eta baita Zirkulazioari buruzko Araudi Orokorraren 93. eta 94. artikuluetan ere, esaten da hiri bideetan ibilgailuak gelditzeko eta aparkatzeko araubidea udal ordenantzetan ezartzen ahal da. Gainera, trafikoaren arazoak ekiditeko neurriak har daitezke, besteak beste, aparkatzeko ordutegi mugatuak ezartzea, eta bai neurri zuzentzaileak ere, besteak beste, ibilgailuak erretiratzea edo ibilgetzea, aparkaldi mugatuko aldeetan aparkatzen direnean horretarako baimen-titulurik eduki gabe, edo baimendutako aldia baino luzaroago aparkaturik irauten dutenean. Legearen aurreikuspen hori garatzeko, Iruñeko Udalak estazionamendu mugatuko eta murriztuko aldeak arautzen dituen Udal Ordenantza onetsi zuen (1998ko irailaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen) eta salaketa honen xedea diren gertaerak arau-haustea dira 23.7. artikuluan ezarri denaren arabera.

Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4. artikuluan xedatutakoaren arabera, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuan edo trafikoari oztopo larria egiten zaion lekuan ibilgailuak geldirik edo aparkaturik edukitzea...". Hori dela eta, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91. artikuluan zerrenda bat dago, bide publikoan geldirik edo aparkaturik dauden ibilgailuek arriskua edota zirkulaziorako oztopo larriak sortzen dituzten balizkoen zerrenda. Aztergai dugun kasu honetan Udalak aintzatetsi du arau-haustea ezin dela balizko horien barrukotzat jo (ez da eraso estazionamenduak oinezko, ibilgailu edo animalien trafikoan arrisku edo oztopo larririk eragiten zuenik) eta, aldi berean, ezin da sartu Errege Dekretu horren 94. artikuluan tipifikatu direnen artean ere. Hortaz, arau-hauste hau arintzat kalifikatu behar da, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.3. artikuluak xedatu bezala, eta gehienez 15.000 pezetako isuna jartzen ahal da aipatu den legezko arau horren 67.1. artikuluan ezarritako graduazioari jarraikiz. Dena dela, Auzitegi honek aztergai ditugun honen antzeko beste kasu batzuetan orain arte eman dituen beste ebazpen batzuen ildotik, bidezkoa da isunaren munta jaistea eta 5.000 pezetara ekartzea, 67.1. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako graduazioari jarraituz. Bestalde, zehapen-espedientea aztertu dugu eta ikusi dugu legeak eskatutako formazko beharkizun guztiak bete direla eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta bere defentsarako alegazioak egiteko, Legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa zati batean baiestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: Bidezkoa da zati batean onestea aurrean aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoaren arloko arau-hausteagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babes arloko zinegotzi eskuordeak eman zuen ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren zati bat deuseztatu behar dugu eta ezarri den isunaren ordez 5.000 pezetako isuna ezarri behar da.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako abenduaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko uztailaren 11n emandako 3.590 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-0713 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Angel Martínez Pérez Sevilla jaunak jarritakoa, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udalak emandako zehapen-ebazpenaren aurka (26344/99 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"3.590 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako uztailaren hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-0713 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Angel Martínez Pérez Sevilla jaunak jarri du errekurtso hori, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udalak emandako zehapen-ebazpenaren aurka (26344/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri zen Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetuta, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez) trafikoko arau-haustea egiteagatik zehapena ezarri duen ebazpen baten aurka jarri zen. Isuna ezarri zen merkatugaien zamaketa lanak egiteko erreserbatuta dagoen aldean ibilgailua era ez-egokian estazionatzeagatik (Gazteluko plaza) ezarri zen. Interesatuak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik ebazpena deuseztatzeko erregutu zuen.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udaltzaingoaren salaketa eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Funtzionario salatzaileak ekar zitezkeen frogabide guztiak ekarri ditu (eguna, ordua, tokia, ibilgailuaren matrikula, hautsitako manuak...), eta salaketan azaltzen diren termino guztiak berretsi ditu. Interesatuak ez du salaketa egiazkoa delako ustea indargabetu errekurtsoaren fase honetan proposatu duen frogaren bidez. Beraz, agerikoa da arau-haustea zehapen-espedientean azaltzen den bezala egin zela.

Bigarrena.-Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4. artikuluan xedaturik dagoenez, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuetan edo trafikoari oztopo larriak sortzen zaizkion lekuetan ibilgailua geldirik edo aparkaturik edukitzea...". Arau-hauste larriak egiteagatik gehienez 50.000 pezetako isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1. artikuluaren arabera. Oraingo honetan salatutako egitateak arau-hauste larritzat jo behar dira, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91.2.g) artikuluan halakotzat jotzen baita.

Arau-hauste larriak egiteagatik gehienez 50.000 pezetako isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1. artikuluaren arabera, eta oraingo honetan ezarri den zehapena horrelako arau-hausteei dagokien gutxienekoa baino are txikiagoa da. Bestalde, espedientea aztertuz ondorioztatu dugunez, legean ezarritako formazko tramite guztiak bete dira eta errekurtsogileari aukera eman zaio ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta alegazioak egiteko, Legearen 72 eta 79. artikuluetan eta otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 13.2. artikuluan eskatzen den moduan. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi egin behar dela eta ezetsi dela arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoaren arloko arau-haustea egiteagatik zehapena ezarri duen ebazpenaren aurka jarritakoa; ebazpena berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako abenduaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko urriaren 4an emandako 5.075 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-0009 eta 00-2718 zenbakiko gora jotzeko errekurtso metatuak ebatzi ditu, Carlos Cózar Linares jaunak eta Julián Pérez Cózar jaunak jarri dituztenak Iruñeko Udaleko Garabi Zerbitzuak 1999ko abenduaren 19an egin duen likidazioaren eta udal berak, ibilgailua udal garabiak kentzeagatik eta debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik emandako zehapen-ebazpenaren aurka (42984/99 zenbakiko udal espedientea), hurrenez hurren. Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"5.075 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako urriaren lauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-00098 eta 00-2718 zenbakiko gora jotzeko errekurtso metatuei buruzko espedientea aztertu du. Carlos Cózar Linares jaunak eta Julián Pérez Cózar jaunak jarri dituzte errekurtso horiek, Iruñeko Udaleko Garabi Zerbitzuak 1999ko abenduaren 19an egin duen likidazioaren eta udal berak, ibilgailua udal garabiak kentzeagatik eta debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik emandako zehapen-ebazpenaren aurka (42984/99 zenbakiko udal espedientea), hurrenez hurren.

Egitatezko aurrekariak:

1. 00-0009 gora jotzeko errekurtsoa espaloiaren gainean (Mº de Iranzu plaza) estazionatuta zegoen ibilgailua udal garabiak kentzeagatik Iruñeko Udaleko Garabi Zerbitzuak egin duen likidazioaren aurka jarri da. 00-2718 zenbakiko errekurtsoaren bidez arestian ezarri zen zehapena aurkaratu da. Interesatuek arestian aipatu den urratzeagatik aplikagarritzat jotzen dituzten oinarri juridikoak alegatu dituzte eta, bukatzeko, zehapena indarrik gabe uzteko erregua egin dute eta tasaren kontzeptuan ordaindu zuten munta itzultzea.

2. 2000ko abuztuaren 30eko 1.690 zenbakiko ebazpen-probidentziaren bidez bi errekurtso horiek metatzea erabaki zen, epai bakarrean ebaztearen ondoreetarako, biak lotuta baitaude.

3. Iruñeko Udalak Auzitegi honi igorri dio bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea, eta aurkaratu diren egintzen legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.- Udaltzaingoaren salaketa eragin duten egintzak era egokian frogatu dira espedientean eta, nahiz eta Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dutela. Iruñeko Udaltzain funtzionarioak berretsi egin ditu salaketan adierazi zituen termino guztiak eta, ondorioz, argi eta garbi azaldu da gertaerak zehapen-espedientean adierazi diren era horretan gertatu zirela.

Bigarrena.-Udal garabiak ibilgailua kentzeari dagokionean, Errekurtsogileak alegatu du ezin duela ulertu zerbitzuak zergatik jardun zuen.

Bada, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluaren arabera, Administrazioak, arau bidez ezarritakoari loturik, bidetik kendu eta ibilgailuen biltegira eramaten ahal ditu "arriskua edota zirkulaziorako eragozpen larriak" sortzen dituzten ibilgailuak. Hori dela eta, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91.2. artikuluan zerrenda bat dago, bide publikoan geldirik edo aparkaturik dauden ibilgailuek arriskua edota zirkulaziorako oztopo larriak sortzen dituzten balizkoen zerrenda.

Aztergai dugun kasu honetan Udalak ez du benetakotu arau-haustea balizko horien barruko dela (ez da eraso estazionamenduak oinezko, ibilgailu edo animalien trafikoan arrisku edo oztopo larririk eragiten zuenik, edo herri zerbitzuen jardunetan oztoporik eragiten zuenik, salaketa-orrian ez delako horri buruzko zehaztasunik eman, agenteek egiten duten bezala) eta, aldi berean, ezin da sartu erregelamendu horren 94. artikuluan tipifikatu direnen artean ere. Kontuan hartu behar da zehapenen arloan arauak hertsiki interpretatu behar direla eta analogia ez dela zilegi. Kasu bakoitza arauek aurreikusitako balizkoren batean egokitu behar da beti ere. Hortaz, arau-hauste hau arintzat kalifikatu behar da eta bidezkoa salaketa egitea eta, gero, zehapen-ebazpena ematea eta trafikoko administrazioko urratze arina egiteagatik isuna jartzea izanen zen, eta ez dago bidezkotuta Udalaren Garabi Zerbitzuaren eskuhartzea, horrek eskuhartzeko antolamendu juridikoan adierazi diren kasuetatik bat bera ere ez delako gertatu. ondorioz, bidezkoa da garabiaren tasagatiko likidazioaren aurka jarri den errekurtsoa onestea.

Hirugarrena.-Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4. artikuluan xedatutakoaren arabera, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuan edo trafikoari oztopo larria egiten zaion lekuan ibilgailuak geldirik edo aparkaturik edukitzea...". Hori dela eta, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91. artikuluan zerrenda bat dago, bide publikoan geldirik edo aparkaturik dauden ibilgailuek arriskua edota zirkulaziorako oztopo larriak sortzen dituzten balizkoen zerrenda. Udalak ez du frogatu aztergai dugun kasuan balizko horietako bat gertatu denik, ezta erregelamendu beraren 94. artikuluan arau-hauste larritzat jotzen diren balizkoetako bat gertatu denik ere. Kontuan hartu behar da zehapenen arloan arauak hertsiki interpretatu behar direla eta analogia ez dela zilegi. Kasu bakoitza arauek aurreikusitako balizkoren batean egokitu behar da beti ere. Hortaz, arau-hauste hau arintzat kalifikatu behar da, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.3. artikuluak xedatu bezala, bidezkoa da 10.000 pezetara jaistea aipatu den legezko arau horren 67.1. artikuluan ezarritako graduazioari jarraikiz. Bestalde, zehapen-espedientea aztertu dugu eta ikusi dugu legeak eskatutako formazko beharkizun guztiak bete direla eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta bere defentsarako alegazioak egiteko, Legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez. Bidezkoa da, beraz, zehapen-ebazpenaren aurka jarri den errekurtsoa zati batean baiestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: A) Baietsi egin behar dela eta baiesten dela 00-0009 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Garabi Zerbitzuak egin duen likidazioaren aurka jarri dena; likidazio hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, ez datorrelako Zuzenbidearekin bat, eta B) Zati batean baietsi behar dela eta baiesten dela 00-2718 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-haustea egiteagatik eman den zehapen-ebazpenaren aurka jarri dena

ebazpen hori zati batean deuseztatu behar dugu eta ezarri zen isuna 10.000 pezetara murriztu behar dugu. arau-hauste arina egiteagatik.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako abenduaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko uztailaren 20an emandako 3.725 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 98-5888 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, María Asunción Díaz Méndez andreak jarritakoa, zirkulazioko arauak hausteagatik espedientean adierazten ez den udal erakundeak emandako ebazpenaren probidentziaren aurka (31810/98 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"3.725 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako uztailaren hogeian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 98-5888 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Asunción Díaz Méndez andreak jarri du errekurtso hori, zirkulazioko arauak hausteagatik espedientean adierazten ez den udal erakundeak emandako ebazpenaren probidentziaren aurka (31810/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. María Asunción Díaz Méndez andreak, 1998ko azaroaren 30ean aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen zirkulazioko arauak hausteagatik espedientean adierazten ez den udal erakundeak emandako ebazpenaren probidentziaren aurka (31810/98 zenbakiko udal espedientea).

2. Ez ziren bete martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuak, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren II. Kapituluari idazkera berria eman zionak, 11. artikuluan ezarritako betekizunak. Horregatik, 1998ko abenduaren 11ko probidentziaren bidez, 2000ko maiatzaren 29an jakinarazi zena, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion errekurritutako zehapenaren jakinarazpena ekar zezan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez ditu 1998ko abenduaren 11ko Probidentzian azaldutako hutsaldiak bete horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako abenduaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko uztailaren 20an emandako 3.729 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-1983 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Carlos Millán Ruiz jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udalak emandako ebazpen edo erabakiaren aurka (8246 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"3.729 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako uztailaren hogeian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-1983 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Carlos Millán Ruiz jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udalak emandako ebazpen edo erabakiaren aurka (8246 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Carlos Millán Ruiz jaunak, 1999ko martxoaren 29an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen trafikoko isunaren zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udalak emandako ebazpen edo erabakiaren aurka (8246 zenbakiko udal espedientea).

2. Ez ziren bete martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuak, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren II. Kapituluari idazkera berria eman zionak, 11. artikuluan ezarritako betekizunak. Horregatik, 1999ko apirilaren 15eko probidentziaren bidez, 2000ko maiatzaren 29an jakinarazi zena, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion errekurritutako zehapenaren jakinarazpena ekar zezan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez ditu 1999ko apirilaren 15eko Probidentzian azaldutako hutsaldiak bete horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako abenduaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko urriaren 24an emandako 5.693 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-3439 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Angel Tomás Gascón Royo jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udalak emandako ebazpen edo erabakiaren aurka. Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"5.693 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, bi milako urriaren hogeita lauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-3439 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Angel Tomás Gascón Royo jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udalak emandako ebazpen edo erabakiaren aurka.

Egitatezko aurrekariak:

1. Angel Tomás Gascón Royo jaunak, 1999ko uztailaren 132an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen trafikoko isunaren zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udalak emandako ebazpen edo erabakiaren aurka.

2. Ez ziren bete martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuak, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren II. Kapituluari idazkera berria eman zionak, 11. artikuluan ezarritako betekizunak. Horregatik, 1999ko abuztuaren 3ko probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion errekurritutako zehapenaren jakinarazpena ekar zezan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez ditu 1999ko abuztuaren 3ko Probidentzian azaldutako hutsaldiak bete horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu du. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako abenduaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Iragarkiaren kodea: A00