23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Errazkin (Larraun) aldeko lurzati berrantolamenduaren ordezko lursail berrien jabetza hartzea xedatzen duena.

2001eko urtarrilaren 22ko Ebazpenaren bidez, Nekazaritzako Egitura eta Elikagaien Industrien zuzendari nagusiak xedatu du Errazkin (Larraun) aldeko ordezko lursailen jabetza ematea interesatuei, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunetik aitzina.

Errazkingo kontzejuaren egoitzan interesatuen eskura daude ikusgai alde horretako planoak eta jabe bakoitzari egokitutako sorten zerrenda.

Nekazaritzako Azpiegituren Berrikuntzari buruzko abenduaren 9ko 18/1994 Foru Legeko 60. artikuluak adierazten duenari jarraikiz, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesatuek erreklamazioak egiten ahal dituzte, lursail berrien benetako edukieraren eta berrantolamendu espedientean agertutakoaren arteko aldea % 3 baino handiagoa baldin bada. Erreklamazio horiek perituaren irizpena beharko dute, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendariari igorri eta Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bostean.-Neka- zaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rubio de Villanueva.

Iragarkiaren kodea: A0101143