23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRI, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Nafarroako Enplegu Zerbitzua. Jakinarazpen ediktuak.

Jakinarazten du: Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Laguntzen Atalean, 25178 zenbakiko espedientea izapidatzen ari dela (25317 zenbakiko eskabidea), enplegurako laguntzen eskaerari buruzkoa, Sara López Ballado andreak aurkeztua. Espediente horri loturik, 1999ko martxoaren 25ean, xedapen zatian hitzez hitz honela zioen ebazpena eman zen:

1. Deuseztatzea Iruñeko Sara López Ballado andreari (15.766.889 IFZ/NANa) 1993ko maiatzaren 13ko Ebazpenaren bidez emandako dirulaguntzaren zati bat, 97.299 pezeta hain zuzen.

2. Pertsona horrek Nafarroako Ogasunari 97.299 pezeta itzuli beharko dizkio, 1999ko Aurrekontuko 40540-3 lerroan kopuru hori sartuz, deuseztapena jakinarazten den egunetik hilabeteko epearen barruan.

Jakinarazi bekie ebazpen hau Kontuhartzailetza Delegatuari eta interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazi ebazpenaren aurka errekurtso arrunta jarri ahalko dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean."

Eta aipatu entitatea, azken helbide ezaguna Iruñeko Uharte Arakil kaleko 7. zenbakian izan duena, gaur egun toki ezezagunean dagoenez, ediktu honen bitartez bere legezko ordezkariari 1999ko martxoaren 25eko ebazpen horren berri ematen zaio, eta ohartarazten Enplegurako Laguntzen Atalean (Arcadio Mª Larraona kalea, 1-2. solairua, Iruña) haren kopia eskura duela, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako abenduaren hemezortzian.-Enplegua Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Máximo Esteban Bueno.

Jakinarazpen ediktua

Jakinarazten du: Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Laguntzen Atalean, 27/99 zenbakiko espedientea izapidatzen ari dela, korrituetan hobaria jasotzeko "finantza subentzioaren" eskaerari buruzkoa, Muñoz Borjabad, S.L.L. enpresak aurkeztua. Espediente horri loturik, 2000ko azaroaren 3an, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen ebazpena eman zen:

1. Deuseztatzea Iruñeko Muñoz Borjabad, SLL enpresari (B31651870 IFZ) maileguko korrituetan hobaria jasotzeko eman zitzaion "finantza subentzioaren" zati bat. Dirulaguntza 1999ko azaroaren 26ko Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Deuseztatu den dirulaguntza-zatia, hots, itzuli beharrekoa, 361.200 pezetakoa da.

2. Interesatuari adieraztea 361.200 pezeta itzuli behar dizkiola Nafarroako Ogasunari, deuseztapena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epearen barruan. Diru- kopuru hori 2000ko aurrekontuetako 84100/3890 kontusailean (43180-2 lerroa) sartu beharko du.

Jakinarazi bekie ebazpen hau Kontuhartzailetza Delegatuari eta interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazi ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean."

Eta aipatu entitatea, azken helbide ezaguna Iruñeko Tulebras kaleko 1. zenbakian izan duena, gaur egun toki ezezagunean dagoenez, ediktu honen bitartez bere legezko ordezkariari 2000ko azaroaren 11ko ebazpen horren berri ematen zaio, eta ohartarazten Enplegurako Laguntzen Atalean (Arcadio Mª Larraona kalea, 1-2. solairua, Iruña) haren kopia eskura duela, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako abenduaren hemezortzian.-Enplegua Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Máximo Esteban Bueno.

Jakinarazpen ediktua

Jakinarazten du: Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Laguntzen Atalean, 26466 zenbakiko espedientea izapidatzen ari dela (20/28615 zenbakiko eskabidea), enplegurako laguntzen eskaerari buruzkoa, Técnicas Industriales Aseteco, S.L.k aurkeztua. Espediente horri loturik, 2000ko apirilaren 3an, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen ebazpena eman zen:

"Ukatzea Aizoaingo Técnicas Industriales Aseteco, S.L.k (B31491335 IFZ) aurkeztu duen eskaera, Luis Oteiza Zubieta jaunari dagokiona, alegia, goian adierazitakoagatik.

Jakinarazi bekie ebazpen hau enpresa interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazi ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean."

Eta aipatu entitatea, azken helbide ezaguna Aizoaingo (Nafarroa) Iruregaña industrialdeko 52. nabean izan duena, gaur egun toki ezezagunean dagoenez, ediktu honen bitartez bere legezko ordezkariari 2000ko apirilaren 3ko ebazpen horren berri ematen zaio, eta ohartarazten Enplegurako Laguntzen Atalean (Arcadio Mª Larraona kalea, 1-2. solairua, Iruña) haren kopia eskura duela, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako abenduaren hemezortzian.-Enplegua Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Máximo Esteban Bueno.

Jakinarazpen ediktua

Jakinarazten du: Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Laguntzen Atalean, 165/99 zenbakiko espedientea izapidatzen ari dela, langile autonomo ezindu gisa aritzeko laguntza eskaerari buruzkoa. Eskaera Bernardo Orduña Marin jaunak aurkeztu du, helbidea Iruñeko (Nafarroa) Nabarreria kaleko 13-1. solairuan eta Ezkabazabal kaleko 11-4. solairuko D atean duena.

Eta haren egungo helbidea ezezaguna denez eta dirulaguntza eskaera ebazteko hainbat agiri aurkeztu behar dituenez, ediktu honen bidez interesatuari eskatzen zaio ondoko agiriak ekar ditzala erakunde honetara (Enplegurako Laguntzen Atala):

-Egindako inbertsioen behin betiko fakturak eta haien ordainagiriak.

-Foru Ogasunak egindako ziurtagiria, zerga beharkizunen ordainketan egunean dagoela adierazteko.

Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 71. artikuluarekin bat, 10 egun balioduneko epea izanen du dokumentazio hori Enplegurako Laguntzen Atalean (Arcadio M. Larraona kalea, 1-2. solairua, Iruña) aurkezteko, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Epe horretan aurkeztu ezean, espedientea artxibatuko da, besterik gabe.

Iruñean, bi milako abenduaren hemezortzian.-Enplegua Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Máximo Esteban Bueno.

Iragarkiaren kodea: A0011737