23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 eta 135. artikuluetan aurreikusiriko jakinarazpena egitea, alegia, José M.ª Martín Argaiz jaunari abeltzaintzako araudia ustez hausteagatik irekiriko 151/2000E zehapen espedientearen Ebazpenari buruzkoa. Beraz, aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeari ekin zaio.

"EBAZPENA, 2000ko azaroaren 6koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, José M.ª Marín Argaiz jaunari zehapen espedientea irekitzen diona, abeltzaintzako araudia ustez hautsi duelako.

Ikusirik Esako kuarteleko Guardia Zibilak 2000ko uztailaren 13an José M.ª Marín Argaiz jaunaren kontra egindako salaketa, 1952ko abenduaren 20ko Epizootiei buruzko Legea eta hori garatzen duen 1955eko otsailaren 4ko Erregelamendua, maiatzaren 7ko 1665/76 Errege Dekretuak eguneratua, ustez hausteagatik.

Nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta nekazaritzako elikagaien arloetan zehapenak ezartzeko prozedura onesten duen 369/1997 Foru Dekretuaren 4. artikuluari jarraikiz, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuz.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduak eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. José M.ª Marín Argaiz jaunari (NAN 16482156) 151/2000E zenbakiko zehapen espedientea irekitzea, abeltzaintzako kontserbazioa eta saneamendua erregulatzen dituen araudia ustez hausteagatik.

2. M.ª Carmen Oteiza Ugarte andrea, Administrazio Publikoko teknikaria, instruktore izendatzea.

Zilegi da izendapen hori errefusatzea, 30/1992 Legearen 29. artikuluan aurreikusi moduan.

3. Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak du espedientea ebazteko eskumena, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzen arabera.

4. 369/1997 Foru Dekretuaren 6. artikuluari jarraikiz, duen erantzukizuna bere borondatez aitortzeko aukeraren berri ematen zaio, hartan aurreikusitako ondorioekin. 12. artikuluan xedatutakoaren babesera ere jo dezake, zehapena ehuneko hogeita hamar murrizteko.

5. Ebazpen hau interesatuari, salatzaileari eta instruktoreari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako azaroaren seian.-Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea".

KARGUEN PLEGUA

151/2000E zehapen espedientea

1.-Salatua: José M.ª Marín Argaiz jauna.

Helbidea: M. de Murrieta kalea, 68-70. 26005, Logroño (Errioxa).

2.-Arau-haustearen eguna eta tokia: 2000ko uztailaren 13a, N-240 errepideko 40,500 k.p.an, Ledeako mugapean (Nafarroa).

3.-Salaturiko egintza(k):

LO-1956-H matrikulako ibilgailuan ardi-aziendako 200 buru eramatea, ibilgailuaren desinfekzioa egiaztatzeko agiria izan gabe. Gidaria José M.ª Martín Argaiz jauna zen.

4.-Arau-haustea(k) eta hautsiriko agindua(k):

1952ko abenduaren 20ko Epizootiei buruzko Legea eta hura garatzen duen Erregelamendua, 1955eko otsailaren 4koa. Erregelamendu horrek 52. artikuluan xedatzen duenez, animaliak bizirik garraiatzen direnean, beharrezkoa da ibilgailuak desinfektatzea, Erregelamenduaren 43. artikuluan adierazi bezala, eta garraioa bitartean desinfekzioa egin dela egiaztatzeko agiri edo ezaugarri bat eramatea.

5.-Proposaturiko zehapena (mailakatzea eta zenbatekoa):

Aipatu gertaeretan arau-hauste ez hain larria egin da, 1665/76 E.D.aren 1. eta 2. artikuluei eta E.D. berak eguneratutako Epizootien Erregelamenduko 217. artikuluko 2. lerroaldeari jarraikiz, eta 2.500 pezetatik 100.000 pezetara bitarteko isuna ezar daiteke; dagokiokeen zehapena 15.000 pezetakoa da, instrukziotik ateratzen dena alde batera utzi gabe.

369/1997 Foru Dekretu horren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde bidezkotzat jotzen dituen alegazioak egiteko, bai eta datuak, argibideak edo agiriak aurkeztu eta egokitzat jotzen dituen frogak proposatzeko ere.

Epe horretan, aipatu espedientea aztertu ahalko du Abere Osasuneko Atalean (Tutera k. 20, behea, Iruña). Erantsitako zerrendan zehazten diren dokumentuak ditu espediente horrek.

Iruñean, bi milako azaroaren bederatzian.-Instruktorea, María Carmen Oteiza Ugarte.

Iragarkiaren kodea: A0101012