23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OSASUN DEPARTAMENTUA. EDIKTUA.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluan adieazitako jakinarazpena egitea. Beraz, lege horren 59.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Andrés García Tenorio, María Jesús Ferrer Signes eta Begoña Abadía Taira jaun-andreei jakinarazten zaie Yolanda Martínez Fernández eta Susana Jurío Iturria andreek gora jotzeko errekurtsoa jarri dutela Medikuntza Orokorreko mediku izateko 46 lanpostu eta LZAko mediku izateko 9 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari dagokion izendapen proposamenaren aurka. Izendapen proposamen hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 22ko 1293/1998 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Gora jotzeko errekurtso horren aurkako alegazioak aurkezteko hamar eguneko epea egonen da, Ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesatuen eskura dago Osasun Departamentuan (Amaia kalea, 2A, bigarren solairua, Iruña).

Alegazioak Osasun Departamentuko Erregistroan aurkeztu beharko dira, bulego horietan beretan.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bostean.-Osasun zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: A0101013