23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUGIRO, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedienteak.

Ezinezkoa izan da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea, alegia, José Soñorra Castro jaunari hondakin arloan indarra duen arautegia hausteagatik irekitako 159/2000 zehapen espedientearen Foru Aginduari buruzkoa. Beraz, aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzeari ekin zaio.

1082/2000 FORU AGINDUA, irailaren 28koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, José Soñorra Castro jaunari zehapen espedientea irekitzen diona.

Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legea hautsi zelakoan, Villafrancako Guardia Zibilak 2000ko ekainaren 28an salaketa jarri zuen.

Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legearen 4.2. artikuluari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. José Soñorra Castro jaunari zehapen espedientea irekitzea, Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legea ustez hautsi duelako.

2. Félix Armendáriz Martínez jauna, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurugiroko Araubide Juridikoaren Ataleko administrazio publikoko legelaria, espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Ingurugiro Kalitatearen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita zortzian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

KARGU PLEGUA

159/2000 espedientea

1. Salatua: José Soñorra Castro jauna.

Helbidea: Arostegui etorbidea, 3 - Iruña (Nafarroa).

2. Arau-haustearen eguna eta tokia: 2000ko ekainaren 28a, Milagroko Comisión del Puente kaleko 4an.

3. Salatutako egintza: bere ibilgailuan (B-0970-OG) erabilitako olioa estolda zulotik isurtzea, Milagroko aipatu kalean.

4. Hautsitako arauak: ustezko arau-haustea arina da, Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legearen 34.4.c) artikuluaren arabera, 34.3.l) artikuluari loturik.

5. Zehapen proposamena: 25.000 pezetako zehapena ezartzea proposatu da, 10/1998 Legearen 35.1.c) artikuluari jarraikiz.

6. Espedientea ebazteko organo eskuduna: Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria.

Zehazpen ahalmena erabiltzeko prozeduraren erregelamendua onesten duen abuztuaren 4ko 1398/93 Errege Dekretuko 16. artikuluari jarraikiz, hamabost eguneko epea ematen zaio bere eskubideen alde jotzeko bidezko diren alegazioak egin ditzan.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita zortzian.-Instruktorea, Félix Armendáriz Martínez.

Zehapen espedientea

Ezinezkoa izan da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea, alegia, ehiza arloan indarra duen arautegia hausteagatik Miguel A. Cipia Lagunas jaunari irekitako 278/99 zehapen espedientearen Ebazpenari buruzkoa. Beraz, aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzeari ekin zaio:

1258/2000 FORU AGINDUA, azaroaren 9koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Miguel A. Cipia Lagunas jaunari Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hausteagatik zehapena jartzen diona.

Miguel A. Cipia Lagunas jaunari irekitako 278/99 zenbakiko zehapen espedientea aztertu da; espediente hori Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren 2000ko martxoaren 8ko 268 Foru Aginduaren bidez ireki zaio, txoriak harrapatzeko arte debekatuak (zepoa) eramateagatik.

Karguen Plegua jakinarazi zaio baina salatuak ez du alegaziorik aurkeztu horretarako epean. Beraz, bidezko da proposatu den zehapena behin betiko bihurtzea.

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Miguel A. Cipia Lagunas jaunari 20.000 pezetako isuna jartzea, 116.4 artikuluaren kontrako arau-hauste arinagatik, 2/1993 Foru Legearen 122.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2. Aipaturiko Foru Legearen 106. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna % 30 murriztuko da, betiere ondoko baldintza hauek betetzen badira:

a) Isunaren gainerako zatia gehienez 15 egun balioduneko epean ordaintzea, Foru Agindua jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

b) Arau-hausleak ordaintzea, osorik, aurreko atalean adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalteordainak, bai eta tresna, arma edo animaliak berreskuratzeko diru kopurua ere.

c) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalteordainarekin ados dagoela eta espresuki egiten diola uko epe horretan inpugnazio ekintzak burutzeko eskubideari.

Baldin eta azaldu den murriztea interesatzen bazaio, interesatuak Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetara jo beharko du (Alondegi kalea, 1.a, 2. solairua), Kontrol Administratiboaren Atalera. Bertan ordain-gutuna emanen zaio, orain igorri denaren ordez, eta, horrekin batera, isunaren zenbatekoa gutxitzeko dokumentazioa.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaindu beharko da, horretarako ordain-gutun ofiziala erabiliz, Foru Agindu hau administrazio mailan irmoa izaten den egunetik hamabost eguneko epean. Epe hori iraganik, premiamenduzko bideari ekinen zaio dirua kobratzeko.

4. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluen arabera.

5. Foru Agindu honen berri ematea espedientatuari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako azaroaren bederatzian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: a0101005