23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

INDUSTRI, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Eskatutakoaren arabera, tramitatzeko onartu da Meatzeei buruzko Legeko c) atalean birsailkatzea LISKAR 3443 ustiapena, Liskar, S.A. sozietateak aurkeztua, 4 meatze laukikoa. Ledeako udal mugapeetan dago, eta honako koordenatuak ditu:

ERPIÑA W LONGITUDEA N LATITUDEA

PP 1&degree. 16' 20" 42&degree. 37' 20"

1 1&degree. 17' 00" 42&degree. 37' 20"

2 1&degree. 17' 00" 42&degree. 38' 00"

3 1&degree. 16' 20" 42&degree. 38' 00"

Longitudeen erreferentzia: Greenwich-eko meridianoa eta Hayforden elipsoidea.

Eta hau aditzera ematen da, interesatu guztiek Iruñeko Fuerte del Príncipe II. Eraikinean, Tomás Caballero parkea, 1-5. solairuan dagoen Industri Segurtasuneko Zerbitzuan espedientea azter dezaten, 8:30etatik 14:30 arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argit aratu eta hamabost eguneko epean, Meatzeei buruzko 1973ko uztailaren 21eko 22/1973 Legearen 51. artikuluan eta Meagintzaren Araubiderako 1978ko abuztuaren 25eko Erregelamendu Orokorreko 70. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hamazazpian.-Industri Segurtasuneko Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: A0100669