23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

Deialdia, Tafallako Udalaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezain izateko zazpi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko

1.-Xedea.

Iragartzen da Tafallako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezain izateko zazpi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

2.-Lanpostu hutsen kopurua handitzea

Deialdi honetako lanpostuez gain, beste batzuk ere betetzen ahal dira, hau da, epaimahaiak lehiatzaileen zerrenda (lorturiko puntuen hurrenkeran emana) deialdia egin duen organora igortzen duen egunean hutsik daudenak.

3.-Aplikatu beharreko araudia

Lehiaketa hau irekita dago lanpostu hutsari dagokion mailakoak izan arren deialdiko lanpostuak ez direnetan ari diren langileei. Horregatik, hurrengoek arautuko dute lehiaketa: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko 33. artikulua, Lanpostuak Betetzeko Erregelamenduko 10. artikulua eta aplikatu beharreko gainerako artikuluak eta deialdiko oinarriak.

4.-Betebeharrak.

Legearekin bat, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi duten izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean hurrengo baldintza hauek bete beharko dituzte, bai eta bete ere lehiaketa prozedura guztian zehar, jabetza hartu arte:

a) Tafallako Udalaren edo haren erakunde autonomoen langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) D maila edo taldekoa izatea.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du inola ere aldatuko lekualdatze lehiaketan parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa.

5.-Lansariak.

Lekuz aldatzen diren langileek indarra duten xedapenen araberako lansariak jasoko dituzte.

6.-Eskabidea aurkezteko epea eta lekua.

a) Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu beharko dute Tafallako Udalaren Erregistro Orokorrean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta, biharamunetik hasita, hamabost egun naturaleko epearen barnean.

Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta beraietan izangaiek adierazi beharko dute, kasu bakoitzean, baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko jarritako epea amaitzen den egunean.

b) Halaber, eskabidearekin batera deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztuko dituzte, behar bezala kautotuak.

c) Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

7.-Onartuen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoan, Tafallako Udaleko alkate udalburuak onartu eta baztertuen behin- behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko; ohartaraziko da baztertuek, hurrengo bost egun naturalen barrenean, erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin badago, zuzendu.

Ezarritako epean eskabiderik aurkeztu ez bada, Tafallako Udaleko alkate udalburuak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen du; aipatu ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Bazterturiko izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu ondoan eta horiek ebatzitakoan, Tafallako Udaleko alkate udalburuak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko.

8.-Epaimahaiaren osaketa.

Lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaia honako hauek osatuko dute:

-Mahaiburua: Tafallako Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: udalburuak izendatu beharrekoa.

-Mahaikideak:

1. Tafallako Udaleko langileen ordezkari bat, haiek izendatua.

Ordezkoa: Tafallako Udaleko langileen ordezkari bat, haiek izendatua.

2. José Luis Ibáñez Ibáñez jauna, Tafallako Udaleko zinegotzia.

Ordezkoa: titularrak izendatu beharrekoa.

3. José M. Oteiza Eguizabal jauna, Tafallako Udaleko aparejadorea.

Ordezkoa: titularrak izendatu beharrekoa.

Idazkaria: Lourdes Galdeano Lander andrea, Tafallako Udaleko Gizarte Graduatua.

Ordezkoa: titularrak izendatu beharrekoa.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu eta bost egun izanen ditu epaimahaiak osatzeko.

Mahaikideek ezin hartuko dute parte prozeduran, eta halaxe jakinarazi beharko diote deialdia egin duen organoari, baldin eta administrazio prozedurari buruzko arauek prozeduran parte ez hartzeko ezarritako arrazoietakoren bat izaten bada. Halaber, izangaiek mahaikideak errefusatzen ahal dituzte inguruabar horiek gertatzen direnean.

Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor litezkeen afera guztiak.

9.-Merezimenduen kalifikazioa.

Merezimendu hauek baloratuko dira:

a) Administrazio publikoetan emaniko zerbitzuak: 35 puntu, gehienez ere.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta bestelako merezimenduak: 25 puntu, gehienez ere.

Epaimahaiak II. eranskineko baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduak.

Merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta egiaztatuko dira, izangaiek lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkezten dutenean.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiak lehiatzaileek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak eskatu ahalko ditu.

c) Txosten psikoteknikoa: 15 puntu, gehienez ere.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Zerbitzuak, egoki diren probak egin ondoren, txosten psikotekniko bat eginen du lehiatzaile bakoitzari buruz; lehiatzailea lanpostuaren izaera eta ezaugarriei nola egokitzen zaien baloratuko du txostenak. Zerbitzu horrek izangai bakoitzari ematen dion puntuazioa loteslea izanen da lehiaketako epaimahaiarentzako.

d) Proba praktikoa, lanpostuaren edukiaz eta eginkizunez: 25 puntu, gehienez ere.

Lehiaketako epaimahaiak egoki baderitzo, izangai bakoitzak ahoz azaldu eta defendatuko du proba praktikoa. Agerraldi horretan, halaber, aurkezturiko merezimenduei buruzko alderdiak aztertu ahalko dira, eta merezimendu horiek eta lanpostuaren ezaugarriak bat datozen.

Proba baztergarria izanen da, eta gutxienez ere 12,50 puntu behar dira gainditzeko.

Proba hau gainditzen duten izangaiek lorturiko puntuazioa eta lehiaketako gainerako ataletan lortutakoa batu eginen dira, haietariko bakoitzak guztira lorturiko puntuazioa jakiteko.

Berdinketarik bada lehiatzaileek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Berdintasunak badirau, izangai zaharrenaren alde eginen da.

Lehiaketako atalak baloratu ondoren, epaimahaiak parte- hartzaileek lorturiko puntuazioak paratuko ditu Tafallako Udaleko iragarki oholean, eta bost eguneko epea irekiko du interesatuek balorazio horri buruz komeni zaiena alega dezaten.

10.-Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Epaimahaiak, erreklamazioak ebatzi ondoren, Tafallako Udaleko iragarki oholean paratuko ditu behin betiko kalifikazioak; halaber, deialdia egin duen organoari igorriko dio 9. oinarrian aipatzen den proba praktikoa gainditu duten izangaien zerrenda, haietariko bakoitzak lehiaketako ataletan guztira lorturiko puntuazioa adierazita; azkenik, izendapen proposamena eginen du, gutxieneko puntuazioa lortuta, deialdiko lanpostu hutsen kopuruaren barnean sartzen diren izangaien alde eta proposamen horretan sartuko ditu, hala behar bada, deialdiko 2. oinarrian ezarritako lanpostu gehitzearen ondorioz sartu beharreko izangaiak.

11.-Esleipena eta jabetza hartzea.

Tafallako Udaleko alkate udalburuak, ebazpen bidez, lehiaketa gainditu duten izangaiei etxezain lanpostuak esleituko dizkie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

Izangaiek esleitu zaien lanpostuaren jabetza hartu beharko dute Ebazpena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean.

Aipatu epearen barnean, eta behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko kasuak salbu, lanpostua hartzen ez duten lehiatzaileek esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Horrelakorik gertatuz gero, lanpostu hutsak deialdiko 10. oinarrian aipatzen den zerrendan ageri diren lehiatzaileekin beteko dira.

12.-Errekurtsoak.

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo bereko Epaitegiari zuzendua, erabakia argitaratu edo errekurritutako egintza jakinarazi eta biharamunetik aitzina bi hilabeteko epean, aldez aurretik egintza burutu duen organoari errekurritzeko asmoa jakinarazita; edo bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakiak jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina hilabeteko epean.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza burutu duen organoari berari zuzendua, errekurritutako erabakiak argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaria, Tafallako Udaleko eta haren erakunde autonomoetako etxezain izateko zazpi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko. Deialdia .....(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

1.-Norberaren datuak:

Izen-deiturak:

Non eta noiz jaioa:

N.A.N.: ....................

Helbidea:

Etxeko telefonoa: ...............

2.-Datu administratiboak:

a) Egoera administratiboa:

Zein lanpostutarako izan zen izendatua: ...........

Funtzionarioa

Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrari atxikitako funtzionarioa

Lan kontratudun finkoa

Jardunean

Zerbitzu berezietan

Eszedentzia berezian

b) Oraingo destinoa:

Lanpostua:

Lanpostuaz jabetu zeneko eguna:

Erakunde autonomoa:

c) Maila edo taldea: ........

3.-Sinatzaileak aditzera ematen du eskabideak aurkezteko ezarrita dagoen epea amaitzen den egunean baldintza guztiak betetzen dituela.

4.-Alegatutako merezimenduen egiaztagiriak, eskabidearekin batera aurkeztuak.

Tafallan, 200..(e)ko .......aren ..........(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak:

1)-Edozein administrazio publikotan, langile finko gisa, deialdian eskatutako maila eta tituluko lanpostuetan: 1,50 puntu urte bakoitzeko.

2)-Edozein administrazio publikotan, aldi baterako langile gisa, deialdian eskatutako maila eta tituluko lanpostuetan: 1,12 puntu urte bakoitzeko.

3)-Edozein administrazio publikotan, langile finko gisa, deialdikoak ez beste lanpostuetan: 0,37 puntu urte bakoitzeko.

4)-Edozein administrazio publikotan, aldi baterako langile gisa, deialdikoak ez beste lanpostuetan: 0,30 puntu urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako egunei dagokien puntuazioa emanen zaie izangaiei.

2. Honako a) atal honetan gehienez ere 35 puntu emanen dira.

3. Lanaldi ez osoz emandako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

4. Deialdia argitaratu ondoren emandako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak, betiere, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan eman izan balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa:

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo haren baliokideko (10 ikastordu), gehienez ere 10 puntu.

2) Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, ikerketa lan zientifikoak egitea etabar: 3 puntu, gehienez ere.

3) Sektore publikoko prestakuntza ekintzak antolatzea eta/edo horietan irakasle gisa parte hartzea: gehienez ere, 2 puntu. Epaimahaiak haien iraupenaren arabera baloratu beharko ditu.

4) Deialdian eskaturikoa ez beste titulazio eta espezialitate akademikoak: 4 puntu, gehienez ere.

5) Doktore gradua edo lizentziaturakoa, hala bada, deialdian eskatzen den titulazioaren gainekoa: gehienez ere, 4 puntu.

6) Bestelako merezimenduak, epaimahaiak baloratu beharrekoak, hala nola, hizkuntzak, sektore pribatuko lanak, bekak edo prestakuntza egonaldiak, bai eta kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan izaniko parte hartzea ere: gehienez ere, 4 puntu.

b) atalerako oharrak:

1. Deialdiko lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak bakarrik baloratuko dira atal honetan.

2. b) atal honetan gehienez ere 25 puntu emanen dira.

Iragarkiaren kodea: A0100727