23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Deialdia, Lizarrako Udaleko oinarrizko gizarte zerbitzurako administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Lizarrako Udaleko oinarrizko gizarte zerbitzurako administrari laguntzaile izateko lanpostu bat, funtzionario moduan, oposizio-lehiaketaren bidez betetzea.

1.2. Probak gainditu ondotik, lanposturik gabe gelditzen diren izangaiei aldi baterako kontratua egiten ahalko zaie, puntuazio ordenari jarraituz, indarra duen araudian aurreikusitako kasuetan.

1.3. Izendapenak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko du izendatua, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko eta hartan izena emanen, jabetza hartzen duenetik, abenduaren 30eko 13/1993 Foru Legeak ezartzen duen gisara.

1.4. Lanpostuak D mailari dagozkion lansariak izanen ditu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bateginean eta Ordainsarien behin-behineko Erregelamenduan eta Lizarrako Udalari aplikatzen ahal zaizkion gainerako xedapenetan ezarritakoen arabera. Lanpostua hartzen duenaren eginkizunak izanen dira mailari dagozkionak eta berariaz ematen zaizkion gainerakoak.

1.5. Izangai izendatuak Lizarran bizi behar du, eta horretarako udal mugape horretan ezarriko du bizilekua.

1.6. Lanorduen banaketa zerbitzuaren beharren araberakoa izanen da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

1.7. Lanpostua bete gabe utz dezake epaimahaiak, baldin eta erabakitzen badu izangaietatik bakar batek ere lanpostuan aritzeko behar bezalako jakintza mailarik, gaitasunik edo prestakuntzarik ez duela.

2. oinarria.-Izangaien baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketan parte hartu ahal izateko, eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean, baldintza hauek beharko dira bete:

a) Nazionalitatez espainiarra edo Europako Batasuneko beste edozein estatutakoa, eta adinez nagusia izatea.

b) Eskola Graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako Lehen Mailako titulua edo baliokideren bat izatea.

c) Bere eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea, ezta baztertua ere inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik.

2.2. Aipatu baldintza horiek betetzen dituela egiaztatu beharko du azterketa gainditu eta lanpostua eskuratzen duen izangaiak, deialdi honen 9.3 oinarriak xedatzen duen eran eta epean. Baldintzak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunerako, eta ez dira galduko hautabide osoan, izendapen eguna arte.

3. oinarria.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Lizarrako Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasi eta 30 egun naturaleko epearen barnean, azken eguneko 13:30ak arte. Aipatu eskabideak deialdian argitaratutako I. eranskineko ereduari lotuko zaizkio, eta horiekin batean agiri hauek aurkeztuko dira:

a) N.A.N.aren edo identifikatzeko agiri baliokidearen fotokopia.

b) Lehiaketaldian izangaiak baliatu nahi dituen merezimenduen jatorrizko agiriak edo kopia kautotuak.

Ikastaroei dagokienez, berriz, asistentzia edo matrikulazio frogagiriak, haien iraupena agertzen duten agiriekin batean.

3.2. Ezintasunik dutenek, hura zer-nolakoa den adierazi beharko dute eskabidean, eta ariketak egiteko denbora nahiz bitartekoen aldetik beharrezko izan ditzaketen egokitzapenak eskatu beharko dituzte.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, alkate udalburuak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin- behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituzte, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean behin-behineko zerrenda atera ondoko hamar egun balioduneko epearen barrenean eta, akatsik baldin bada, haiek zuzendu.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea iraganik eta haiek ebatzitakoan, alkate udalburuak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko. Ebazpen berean zehaztuko da probak non, noiz eta zein egunetan hasiko diren.

5. oinarria.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak honako kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua.-Lizarrako Udaleko alkatea.

Ordezkoa.-Gizarte Ongizateko Batzordeko burua.

1. mahaikidea.-Nafarroako Gobernuak izendatutako ordezkari bat.

Ordezkoa.-Nafarroako Gobernuak izendatutako ordezkari bat.

2. mahaikidea.-Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko teknikari bat.

Ordezkoa.-Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko teknikari bat.

3. mahaikidea.-Lizarrako Udaleko oinarrizko gizarte zerbitzuko gizarte langile bat.

Ordezkoa.-Lizarrako Udaleko oinarrizko gizarte zerbitzuko gizarte langile bat.

4. mahaikidea.-Politecnico Tierra Estella-BHI ikastetxeak izendatutako teknikari bat.

Ordezkoa.-Politecnico Tierra Estella-BHI ikastetxeak izendatutako teknikari bat.

5. mahaikidea.-Lizarrako Udaleko langileen ordezkari bat.

Ordezkoa.-Lizarrako Udaleko langileen ordezkari bat.

Mahaikide idazkaria.-Udalbatzakoa.

Ordezkoa.-Titularrak izendatzen duena.

5.2. Hautapen probak hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia eta kideen erabateko gehiengoa beharko da, bederen, haren eraketak eta jarduketek balioa izan dezaten.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak deitzen ahalko ditu proba guztietarako nahiz haietako batzuetarako. Aholkulari horiek espezialitate teknikoetara mugatuko dira, eta horiexetan bakarrik lagunduko diote epaimahaiari.

6. oinarria.-Oposizio-lehiaketa.

6.1. Oposizio-lehiaketak bi parte izanen ditu, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisan.

6.2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batean iragarriko da oposizio-lehiaketa noiz, non eta zein ordutan hasiko den.

Horren ondotik, epaimahaiak behar denean eta erregelamenduari jarraikiz emanen ditu aditzera gainerako probetarako iragarkiak.

7. oinarria.-Lehiaketaldia.

7.1. Lehiaketaldia ez da baztergarria izanen eta gehienez ere 20 puntu izanen ditu, baremo honen arabera:

A) Lanbideko esperientzia (14 puntu gehienez ere).

-A.1) Adiministrari-laguntzaile edo administrari-ofizial gisa, edozein administrazio publikoren oinarrizko gizarte zerbitzuan, kontratua izanik, urte oso bakoitzeko: 1,5 puntu urteko, gehienez ere 9 puntu (zatikiak proportzioz hainbanatuko dira).

-A.2) Adiministrari-laguntzaile edo administrari-ofizial gisa, edozein administrazio publikotan, kontratua izanik, urte oso bakoitzeko: puntu bat urteko, gehienez ere 3 puntu (zatikiak proportzioz hainbanatuko dira).

-A.3) Administrari gisa, edozein enpresa pribatutan, kontratua izanik, urte oso bakoitzeko: puntu bat urteko, gehienez ere 3 puntu (zatikiak proportzioz hainbanatuko dira).

B) Prestakuntza osagarriagatik (gehienez ere 6 puntu).

1) Lanbide heziketako administrazio arloko 2. mailako tituluagatik edo administrazio eta kudeaketa arloko goi mailako heziketa zikloagatik: 3 puntu.

2) Hobekuntza ikastaroak, lanpostuarekin zerikusia duten arlokoak, hala nola informatika, kontabilitatea, artxiboa eta epaimahaiak aintzat hartuko dituen beste batzuk, jatorrizko tituluaren edo fotokopiaren bidez behar bezala kreditatuak, honela puntuatuko dira:

a) 15 ordu baino gutxiagokoak: 0,25 puntu.

b) 15 ordutik goitikoak: 0,50 puntu.

Ikastaro guztien gehieneko puntuazioa 3 puntukoa izanen da.

7.2. Lehiaketaldia amaitutakoan, argitara emanen da Lizarrako Udaletxeko iragarki oholean izangai bakoitzak lortutako puntuazioa.

8.-Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldiak ondotik aipatzen diren probak izanen ditu, eta gehienez ere 80 puntu ematen ahal dira.

Lehenbiziko proba.-Bi ariketa egin beharko dira:

-Lehenbiziko ariketa.-Ortografia. Epaimahaiak irakurriko duen testu bat idatzi beharko da. Idazlanak zuzenduko dira ortografiako arauen arabera. Gehieneko puntuazioa: 10 puntu; bazterturik geldituko dira 5 puntu gutxienez ateratzen ez dituztenak. Ez da hiztegia erabiltzen utziko. (0,25 puntu kenduko dira gaizki erabilitako letra bakoitzagatik, azentuazio eta puntuazioko akats bakoitzagatik). 15 minutuko denbora emanen da.

-Bigarren ariketa.-Mekanografia.-Ariketa hau II. eranskinean zehazten da eta 10 puntuko balioa izanen du.

Bigarren proba.-Proba teorikoa, galdera laburrak, edo test modukoak, idatziz erantzun beharrekoak, III. eranskineko gaiei buruz, hiru orduko denboran. Gehienez ere 20 puntu emanen dira, eta proba gainditzeko gutxienez ere 10 puntu erdietsi behar dira.

Hirugarren proba.-Informatika.-Epaimahaiak proposatutako dokumentuak ordenagailu bidez egitea, udalean erabiltzen diren aplikazioez baliatuz: Office, Access, Word, Excel.

Baloratzeko orduan, kontuan hartuko da baliabide informatikoak nola erabiltzen diren, dokumentuak egiteko azkartasuna eta haien aurkezpenaren egokitasuna.

Proba honetarako gehieneko puntuazioa 20 puntukoa izanen da, eta gutxienez ere 10 puntu atera beharko dira proba gainditzeko.

Laugarren proba.-Test psikoteknikoa, zeinetan neurtuko baitira izangaien nortasunaren ezaugarriak, epaimahaiak aldez aurretik finkatuko duen lanposturako egokienarekin alderatuta. Puntuazioa 0tik 10era bitartekoa izanen da, baina ez da baztergarria izanen. Proba hau egiteko, epaimahaia baliatuko da Nafarroako Gobernuko Psikologia eta Psikotekniaren Institutuko teknikariez.

Bosgarren proba.-Euskaraz jakitea (aukerakoa).

Euskaraz ahoz eta idatziz jakitea, gehienez ere 5 puntu emanen dira, baina ez da baztergarria izanen.

Euskaraz badakitela frogatzeko, horrela eskatzen duten izangai guztiek ahozko eta idatzizko proba egin beharko dute, epaimahaiak, deialdi honetako 5.4 oinarriari jarraikiz, izendatzen dituen aholkulariekin.

Seigarren proba.-Elkarrizketa bat egin beharko da epaimahaikoekin, zeinek behar duten aholkularitza teknikoa izaten ahalko baitute horretarako. Gehienez ere 5 puntuko puntuazioa izanen du, baina ez da baztergarria izanen.

8.2. Oposizioaldiko ariketa bakoitza amaitutakoan, jendaurrean jarriko da, Udaletxeko iragarki oholean, azterketa gainditu duten izangaien zerrenda eta atera duten kalifikazioa, baita hurrengo ariketa noiz eta non eginen den, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.

Probetarako deialdi bakarra izanen da, eta hartara Nortasun Agiri Nazionala aldean daramatela agertu beharko dute izangaiek. Agertzen ez direnak bazterturik geldituko dira.

9. oinarria.-Azterketa gainditu dutenen zerrenda eta

epaimahaiaren proposamena.

9.1. Azken ariketaren kalifikazioa amaituta, epaimahaiak probak gainditzen dituztenen zerrenda eginen du, puntuazio handienetik txikienerako ordenan antolatua, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian ateratako puntuazioak batuta. Zerrenda Lizarrako Udaleko iragarki oholean argitaratuko da.

9.2. Epaimahaiak puntuaziorik altuena duen izangaiaren aldeko izendapen proposamen loteslea eginen dio alkateari. Proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.3. Izendapen proposamena jakinarazi eta hurrengo 30 egun naturaleko epearen barnean, proposatutako izangaiak ondoko agiriak ekarri beharko ditu Udaleko erregistro orokorrera:

1.-Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izanaren zinpeko aitorpena.

2.-Osasun ziurtagiria, karguak bere dituen eginkizunak betetzea eragotziko liokeen eritasunik edo akats fisikorik ez duela erakusten duena. Izangaiak ezintasunen bat alegatu badu, hura deialdi honetako lanpostuarekin bateragarria dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu beharko du, balorazio eta orientazio talde eskudunek sinatua.

3.-Zin egin edo hitz eman Nafarroako Foru Araubidea begiratu, Konstituzioa eta Legeak onartu, eta karguari atxikirik dauden eginbeharrak zintzo beteko dituela.

4.- Deialdi honetan eskatzen den titulazioaren fotokopia konpultsatua.

9.4. Aipatu epearen barrenean, eta aski arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangai izendatuak aipatu agiriak aurkezten ez baditu, ezin izanen da izendatu, eta bere egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira, betiere deialdian parte hartzeko eskabidean egin faltsukeriagatik legokiokeen erantzunbeharra galarazi gabe.

9.5. Aurreko atalean ezarritako kasuan, alkateak gainditu dutenen zerrendan, alegia, 9.1 atalak aipatzen duen horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du hutsunea. Harekin ere aurreko ataletan adierazi bezala jokatuko da.

10. oinarria.-Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

10.1. Hautabidea amaituta eta izangaiak 9.3 oinarrian aipatzen diren agiriak ekarri ondotik, alkateak Lizarrako Udaleko funtzionario izendatuko du.

Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.2. Izangai izendatuak, hilabeteko epea izanen du, izendapena jakinarazi ondotik, lanpostuaz jabetzeko. Epe horretan, eta aski arrazoituriko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Lizarrako Udaleko funtzionario bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu. Horrela gertatuz gero, 9.4 eta 9.5 oinarriek ezarritakoari jarraikiko zaio.

11. oinarria.-Errekurtsoak.

Deialdiaren eta bere oinarri nahiz aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den egintza jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, organo egileari errekurritzeko asmoaren berri emanik; edo bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den egintza jakinarazi eta biharamunetik.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ..............., adinez nagusia, N.A.N.: ........., jaioteguna: .............., jaioterria: ....... (.........), bizitokia: ............. (..........), .......... karrika, ...... zenbakia, ..... posta kodea, telefonoa: .............

Zure aitzinera agertu eta azaltzen dut:

Lizarrako Udaleko oinarrizko gizarte zerbitzurako administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko eta oinarrietako badintza guztiak betetzen ditudala, epez eta moduz.

Deialdia arautzen duten oinarriei men egiten diedala eta lotesletzat hartzen ditudala.

Ez dudala ezintasunik

Ezintasuna badudala eta, beraz, ondoko egokitzapen hau eskatzen dudala, aipatzen diren arrazoiengatik (orri berezi batean ezintasunaren arrazoiak azalduko dira, baita eskatzen diren egokitzapenak ere)

(X bat paratu bidezko den tokian)

Euskara neurtzeko probak egin nahi ditudala:

Bai

Ez

Horrenbestez:

Eskabide hau onar dezazun eskatzen dut eta, bere bitartez, Lizarrako Udaleko oinarrizko gizarte zerbitzurako administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdira onar nazazun.

(Data eta sinadura)

LIZARRAKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

II. E R A N S K I N A

Mekanografiako proba

a) Azalpena

Proba honen helburua da izangaiek lanak mekanografiatzen egiatan lor dezaketen abiadura neurtzea, eta, horretarako, sakaldien guztirako kopuruaren kenkari gisa, kontuan hartuko dira egindako akatsak eta utzitako letrak.

Izangai bakoitzak bere idazmakina erabiliko du. Bakar- bakarrik idazmakina mekanikoak onartzen dira eta ezin izanen dira elektrikoak erabili, pila bidez badabiltza ere.

b) Proba egiteko testua.

Epaimahaiak ematen duen testu bat kopiatu beharko da. Literatur testu bat izanen da eta, zenbakiak izaten ahal baditu ere, haren erredakzioan saihestuko dira buruhauste bereziak (zutabeak, tabulazio anizkoitzak, azpi-indizeak, formulak), era horretan nahi baita bermatu izangai guztiek baldintza berberetan jardutea, zeinahi direlarik ere bakoitzaren idazmakinaren ezaugarri teknikoak, eta lortu ariketen puntuazioa objektiboa izatea.

Kopia hori egiteko hamar minutuko denbora izanen da.

Aurretik, gutxienez bost minutu utziko dira aukeran, nahi duenak berotze-ariketak egin ditzan.

c) Puntuazioa.

Sakaldi zuzenak baino ez dira kontuan hartuko, hau da, epaimahaiak eman duen jatorrizkoarekin zehatz-mehatz bat egiten dutenak.

Baliozko sakaldiak: epaimahaiak emanen duen jatorrizkoarekin bat datorren karaktere, tarte edo zeinu bakoitzeko, sakaldi bat.

Zenbatuko ez diren sakaldiak, omisioak eta penalizazioak:

-Ez dira kontuan hartuko jatorrizkoarekin zehatz-mehatz bat ez datozen sakaldiak: toki okerrean paratzen diren letrak, tildeak edo zeinuak, errepikatuak zein sobran daudenak.

-Testua kopiatzeko unean ezin izanen dira akatsak edo omisioak zuzendu eta, ondorioz, aurretik zeudenen gainean beste batzuk paratzen badira, ez dira baliozkoak izanen.

Hitz berean hiru edo sakaldi gehiagoko dijitazio omisioak edo akatsak badaude, kontaketa ondokorioetarako hitz horretan zuzen idatzitakoei dagozkien sakaldi guztiak galduko dira.

Izangaiak testuan lerro bat edo gehiago idatzi gabe uzten baditu, idatzi gabeko lerro bakoitzeko hamar sakaldi kenduko zaizkio.

Gutxieneko abiadura proba hau gainditzeko, baliozko bi mila sakaldikoa izanen da (200 sakaldi minutuko), eta kanporatuak izanen dira abiadura hori erdiesten ez dutenak.

Gutxieneko maila hori gainditzen duten ariketak, baliozko sakaldi kopuruaren arabera, gutxienetik gehienera ordenatuko dira eta hurrengo baremoaren arabera kalifikatuko dira:

Baliozko 200etik 230erainoko s.m.: 2 puntu.

Baliozko 231tik 260rainoko s.m.: 4 puntu.

Baliozko 261etik 290rainoko s.m.: 6 puntu.

Baliozko 291tik 320rainoko s.m.: 8 puntu.

Baliozko 321 s.m.tik gora: 10 puntu.

d) Proba kronometratzea:

Lehenik eta behin, epaimahaiak orri zuri bat emanen du, izangaiek, aukeran, berotze-ariketak egiteko.

Hori bukatu, aldez aurreko ariketetan erabili diren orriak bildu eta baliorik gabe utzi, eta ariketari berari hasiera eman baino lehenago, proba hasi eta bukatzeko seinaleen berri emanen zaie oposiziogileei (azken hau bi alditan), betiere aurreabisutik behin betiko gelditzeko agindura arte minutu bat utzita.

Gelditzeko azken aginduari kasu egiten ez diona, bazterturik geldituko da.

Kopiatu beharreko testua eta ariketa egiteko orriak banatuko zaizkie parte-hartzaileei. Lerroen artean tarte bakarra utziz kopiatu beharko da testua (lerroarte bakuna) eta jatorrizkoari atxikiko zaio zuzen-zuzen.

Espreski ohartaraziko zaie parte-hartzaileei, behin ariketa hasirik ez dela inolaz ere gelditzen ahalko, eta beraiek bakarrik arduratuko direla makinen funtzionamendu zuzenaz eta, beraz, matxurarik gertatuz gero, ez dela deusetarako kontuan hartuko.

Ariketa egiten den bitartean gerta litekeen edozein gorabehera ebazteko, parte-hartzaileak ariketa hori zuzentzeko ardura dutenei bakarrik zuzenduko zaizkie.

Epaimahaiak, antolamendu kontuak direla eta, talde ezberdinak egin ditzake.

III. ERANSKINA

Gaiak

-Lehenbiziko zatia:

1. gaia.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea.

2. gaia.-Udalerria: kontzeptua eta elementuak. Haiei buruzko azalpen orokorra.

3. gaia.-Toki Ogasunei buruzko Foru Legea: udalen baliabideak, oro har. Tasak.

4. gaia.-Udal aurrekontu eta kontuak. Azalpen orokorra; aurrekontuen egiturari eta gastuen sailkapen ekonomiko nahiz funtzionalari buruzko azalpen orokorra; onespenerako eta aldaketarako tramiteak.

5. gaia.-Administrazio prozedura: oinarriak. Ezaugarriak eta printzipio orokorrak. Tramiteak. Legitimazioa. Txostenak eta motak. Alegazioak: motak, kasuak eta moduak. Interesatuak.

6. gaia.-Administrazio egintza: administrazio egintzen jakinarazpena. Epeak eta moduak. Argitalpena: sinadura eta kasuak. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

7. gaia.-Administrazio egintzak bete beharra. Etendura. Errebokatzeko kasuak: baldintzak.

8. gaia.-Administrazio errekurtsoak. Udalekiko arautze orokorra. Nafarroako espezialitateak.

-Bigarren zatia:

1. gaia.-Gizarte zerbitzuak Nafarroan. Legeria, ezarpena eta garapena. Gizarte zerbitzuak gaur egun eta etorkizunari begira.

2. gaia.-Talde lana gizarte zerbitzuetan. Arloko langileen eginkizun eta ezaugarriak. Administrazioaren eginkizunak esparru honetan. Etika profesionala.

3. gaia.-Gizarte zerbitzuen jarduketa eremuak.

4. gaia.-Artxiboa: kontzeptua. Artxibo motak eta haien funtzionamendua. Antolamendurako irizpide nagusiak. Kudeaketako artxiboa. Informatika artxiboen kudeaketan. Herritarraren eskubidea artxiboetara sartzeko eta erregistroa. Sekretu profesionala.

Iragarkiaren kodea: A0100659